Berriak

Dbus-ek bere webgune berria aurkeztu du: www.dbus.eus

IMG_2435Dbusek webgune eleaniztun berria jarri du abian, hainbat berritasun garrantzitsurekin, eta, horien artetik, mugikorretarako aplikazio ofiziala da nabarmentzen den bat. Dbusen www.dbus.eus web orri berria egokigarria da, eta edozein ordenagailu, telefono edo tabletatatik kontsultatu daiteke. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri, eta .eus domeinua erabiltzen du, Udalak euskararen eta euskal kulturaren hedapenerako duen domeinu berria baita.

Web orrian Dbuseko lineen gaineko informazio guztia jasotzen da, lineen ibilbideak zein ibilbide eta ordutegien planifikatzailearen bitartez konexioak egiteko aukerak, bai eta konpainiaren eta autobus flotaren gaineko informazioa, eta tarifa eta garraio txartelen gainekoa, proiektuak, eta ikerketa eta txostenak, albiste eta oharrak, argazkiak eta bideoak ere.  Funtzionaltasun horiei, zeinak aurreko webgunean jada eskaintzen baitziren eta informazio osotuagoa eta eskuragarriagoa eskaintzeko berritu eta hobetu baitira, aplikazio berritzaileak gehitu behar zaizkie.  Webgune berriaren garapenerako, Dbusi kudeaketa eta mantentze bitartekoak optimizatzen ahalbidetzen dion eta hobekuntza, aldaketa eta moldaketak egiteko malguagoa den programazio bat erabili da.

Web berri honekin, Dbusek indartu egin du azken urteetan bere zerbitzuen gaineko informazio baliagarria eta dinamikoa emateko eta garraio publikoa bultzatzeko asmoarekin plataforma interaktibo eta sozialak erabiltzearen aldeko egin duen apustua. Dbusen web orria, egunean 2.400 erabiltzaile baino gehiago dituena, erreferentzia da donostiar guztientzat, dudarik gabe.

Microsoft Explorer 10, Chrome eta Firefox nabigatzaileetarako optimizatutako webgunea da. Modu egokian kontsultatu ahal izateko eta bere funtzionaltasun guztiak erabili ahal izateko, nabigatzaileak eguneratuta edukitzea gomendatzen da. Web orria 4 ardatz nagusiren inguruan antolatuta dago: Dbusen mugitzea, Konpainia, Komunikazioa eta Beste zerbitzu batzuk. 

Aplikazio ofizial mugikorra

aplicacion 1Web orria berritzeaz gain, Dbusek aplikazio ofizial mugikor bat sortu du smartphoneEtarako (IOS eta Android), edozein tokitatik Dbuseko zerbitzuei buruzko edozein informazioa eskuratzeko ahal izateko. lineak, lineen ibilbideak eta hiriko puntu guztien arteko konexioak. Dbusen berezko App ofizial honek aurreko web mugikorra ordezten du, eta Dbuseko erabiltzaileek telefono adimendunak erabiltzeko duten gero eta ohitura handiagoari erantzuten dio.   Aplikazioa doakoa da eta smartphone hauen online dendetan deskargatu daiteke (Apple Store eta Android Market). Androiderako smartphone honen online dendan deskargatu daiteke (Android Market). iOSerako laster egongo da Apple Store dendan. App eleaniztuna da, eta telefonoaren konfigurazioan ezarrita dugun hizkuntza berean abiaraziko da. Aplikazioak 6 aukera nagusi eskaintzen ditu: Mapa, Ordutegiak, Ibilbideak, QR Kodeak, Errealitate areagotua eta Informazioa.

Aplikaziotik bertatik geltokiak lokalizatu daitezke ibilbideen mapa interaktiboen bitartez, bai eta Dbuseko autobusak gutxi gorabehera geltokira zer ordutan helduko diren jakin ere.  

Gainera, geolokalizazioari esker jakin dezakegu mapan non gauden, zer kale eta geltoki ditugun inguruan eta noiz helduko diren autobusak geltoki horietara.   

Era berean, aukera ematen digu gehien erabiltzen ditugun geltokiak Gogokoen atalean gehitzeko, edozein ordutan eta urteko edozein egunetan lineek dituzten ordutegiak kontsultatzeko, Donostiako kale izendegian irteera eta helmuga bat adierazita ibilbideen planifikatzailea erabiltzeko, eta ibilbide jakin bat egiteko garraio publikoa erabilita aurrezten dugun energia ezagutzeko.   

Aplikazio ofizial mugikorrak, halaber, geltoki edo ibilgailu baterako denborak ere ematen dizkigu QR Kodeen bitartez, kode horiek irakurtzeko programarik jaitsi beharrik gabe. QR kodea Dbuseko geltoki batena bada, mapa geltokiaren kokalekuan jartzen da eta geltoki horri dagokion informazioa ematen du; QR kodea ibilgailu batena bada, berriz, mapan ibilgailu hori une horretan egiten ari den ibilbidea eta linea horren geltokiak ikusiko dira. Ibilbideetan geltoki baten gainean sakatuz gero, ibilgailu hori aukeratutako geltokira heltzeko zenbat minutu falta diren ikusiko dugu. 

Gainera, errealitate areagotuak 360º-ko angeluan hurbil ditugun geltokiak ikusi ditzakegu mugikorraren kameraren bitartez. Ikusten diren geltokietako edozein aukeratuta, sistemak geltoki horretan gelditzen diren autobus lineen informazioa emango digu, bai eta linea horien gaineko informazio osoa eta hurrengo autobusaren iritsiera ordua ere. Errealitate areagotua erabili ahal izateko, beharrezkoa da telefonoan Layar aplikazioa instalatuta edukitzea.

Era berean, Aplikazioak berak Dbusi posta elektroniko bidez iruzkin bat bidaltzeko aukera ematen du. Edo Dbusen web orrira sartu eta bertan nabigatzeko ere bai.

“Deskubritu hiria Dbusekin”

descubre la ciudadWeb orri berriak Dbusek Donostiako leku interesgarri garrantzitsuenetan dituen zerbitzuak erakusten dituen beste aplikazio berritzaile bat eskaintzen du.  “Deskubritu hiria Dbusekin” atalaren bitartez, donostiarrek eta bisitariek hiriko erreferentziako lekuetan, esaterako, alde zaharrean, Kontxako hondartzan, Pio XII.eko autobus geltokian edo Ospitaleetan dauden autobus lineak, geltokiak eta autobusen iritsiera orduak ezagutu ditzakete.

Hiriaren maparen gainean, 23 leku interesgarri eta leku horietatik hurbil dauden autobus geltokiak daude nabarmenduta, interesgune horien gaineko informazioarekin eta geltoki bakoitzari lotutako autobus lineekin eta autobusak bertatik pasatzen direneko orduekin. Aplikazio honen bitartez erabiltzaileek gune horietan kokatu eta bertan dagoena ikusi dezakete, Googleren Street View zerbitzuaren bitartez.  Aplikazio hori oso erabilgarria da donostiarrentzat, baina baita bisitarientzat ere, hiritik ibiltzeko erabili ditzaketen lineak eta geltokiak ezagutzeko, eta bakoitzean zenbat denbora itxaron behar den jakiteko. Web orriaren gainerakoa bezala, funtzionaltasun hau 4 hizkuntzatan dago. 

 Enplegatuaren ataria

Dbusen webgune berriak konpainiako langileen berezko gunea ere berritu du. Gune horretan langileek beren lan ordutegiak kontsultatu, informazioa eta dokumentazioak deskargatu, eta ohiko izapideak eta eskaerak online bideratu ditzakete, ataritik bertatik iradokizunak egiteaz gain, enpresarekin komunikatzeko kanal bat baita.

Donostiarrengandik hurbilago

Dbusen webguneak, DBUSek erabiltzaileekin komunikatzeko erabili ohi dituen sare sozialekin batera, esaterako, Twitter, Facebook edo Youtuberekin batera, eta erabiltzaileekin interakzioan aritzeko dituen kanalekin batera, erabiltzaileak informatzeaz aparte donostiarrengana gehiago hurbiltzeko aukera eman nahi du.

Dbus bere teknologiak berritzeko egiten ari den lanetako bat da hau, bai zerbitzua hobetze aldera teknologia berriak erabiltzeari dagokionez bai erabiltzaileak hobeto informatu eta ingurumenarekin arduratsuagoa den garraio publiko bat bultzatzeari dagokionez.