Berriak

Dbusen autobus zerbitzua Anoetara Reala – Valencia CF

Irailaren 28an, larunbatean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino (Reale Arena) doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Reala eta Valenciaren arteko 18:30ean izango den partidarako.

Partida amaitu ondoren auzo guztietara zerbitzu bereziak eskainiko dira. Zaleei gogorazten zaie, segurtasunagatik, Aita Donostia plaza trafikoarentzat itxita egongo dela 15 minutuz partida amaitu ondoren. Pazientzia eskatzen zaie autobusen erabiltzaileei. Era berean, zerbitzua hobetzeko Erdialdea-Boulevarda eta Martutene helmuga duten lineen geltokiak aldatu egingo dira, Madril hiribideko 3-5era  eta Zorroaga pasealekura hain zuzen ere.

Informazio gehiago, hemen (pdf).