Berriak

Aldaketak 19 – 45 eta B2 lineatan Andoain kaleko obrak direla eta

Andoain kaleko obrak direla eta, astelehenean, urtarrilak 29, hasi eta obrak amaitu arte, 19-Aiete-Bera Bera, 455-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete eta B2-Aiete-Bera Bera lineek beste ibilbide bat egingo dute.

Bera Bera 2 geltokitik ez dira Andoain Kalean sartuko; zuzen jarraituko dute, eta Aiete pasealekura irtengo dira, ospitaleetako norabidean. Gero, Ikastexe Alemaniarreko biribilgunera iritsiko dira, eta han norabide aldaketa egingo dute, eta Oriamendi geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute.

Andoain 17ko geltokia eta Pagolako geltokia kendu egingo dira eta Bera Bera 2-ra eta Oriamendi-ra lekualdatuko dira.