Berriak

Dbus ONCE-ren “Garraio Tour”-en partaide

once_garraiotur_2017ONCEren Astea dela eta, Dbusek “Garraio Tour” jardueran parte hartu du. Jarduera hori Gipuzkoako hainbat garraiobidetan egin da, eta bere helburua izan da jendea ohartaraztea zer zailtasun dituzten itsuek garraio publikoan bidaiatzen dutenean eta erakustea zer esfortzu egiten duten garraio operadoreek irisgarritasunaren alorrean.

Gipuzkoako hainbat garraio operadorek eta erakundek parte hartu dute jardueran, hala nola Dbusek, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak. Erakunde horien ordezkariek garraiobide guztietan bidaiatu dute, begietan betaurreko batzuk jantzita zituztela, ikusmen urritasunak simulatuz, eta ONCEko pertsonek lagunduta. 

Dbuseko 13-Altza lineak egiten duen ibilbidean, egiztatu ahal izan dituzte irisgarritasunaren alorrean azken urteetan egin diren aurrerapenak, bai eta itsuei eta ikusmen urria duten pertsonei autobusean autonomia eta segurtasun handiagoz bidaiatzen uzten dien soinu bidezko informazio sistemaren funtzionamendua ere. Sistemak autobus lineen eta autobusen iritsiera denboren gaineko  informazioa ematen ditu soinu bidez, hiru eratan:

 

– Geltokietako informazio paneletan, autobusak iristen direnean jakinaraziz. 

– Autobusaren kanpoaldean, linearen zenbakia eta ibilgailuaren helmuga adieraziz.  

– Autobusaren barrualdean, linearen hurrengo geldialdia adieraziz.

 

Audio zerbitzua aginte baten bidez aktibatzen da, itsuek dutenaren antzekoa eta semaforoen soinua aktibatzeko erabiltzen den bera. Era berean, autobusen barruan, erabiltzaileek audio sistema martxan jartzeko eskatu ahal diete gidariei. Horrela, erabiltzaileek ibilgailuak egingo dituen geldialdien abisuak entzun ditzakete, euskaraz zein gazteleraz.  Era berean, flotako ibilgailu guztiak egokituta daude mugikortasun urria duten pertsonentzat. 

Donostiako Garraio Erregelamenduak, halaber, Dbuseko autobusetan beste pertsona batekin batera bidaiatzeko aukera ematen die itsuei, seguru eta eroso bidaiatu dezaten,  laguntzaile moduan doan pertsonak dohainik bidaiatuta. Modu berean, araudiak ezartzen du txakur gidariekin eta laguntzako txakurrekin ere joan daitezkeela 

Urteak dira Dbus eta ONCE elkarlanean ari direla Donostiako hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzen eta irisgarriago egiten. Konpainiak aurten ospatuko duen 130. urteurrena dela eta, Dbusek eta ONCEk ospakizuna gogoratzeko kupoi bat kaleratu dute. Era berean, Dbus behin baino gehiagotan izendatu dute Urrezko Kaskabiloa sarirako, oztopoak ezabatzen eta garraio publikoa erabiltzaile guztiengana hurbiltzen egindako lana eta ahalegina aitortzeko.

Irakurri

Hazien azken perching-a Dbus-eko autobusetan

perching_udaBihar, asteartea, hasiko da hazien laugarren eta azken perching-a Dbuseko autobusetan. Ekainaren 20, 21 eta 22an entsalada hostoen 2.000 hazi poltsa banatuko dira autobus flotaren autobus hibridoetan, ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia baitute. 

Azken hilabeteetan, Dbusek hiru perching ekintza egin ditu autobusetan eta arrakastatsuak izan dira. Zehazki, ziazerben haziekin, hainbat eratako zerben haziekin eta tomate haziekin egin dira. Jarduerak harrera ona eduki du erabiltzaileen artean, eta Dbusen 130. urteurrena ospatzeko programako jardueretako bat da. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean egin da, garraio publikoaren erabilera eta bizimodu ohitura osasuntsuak bultzatzeko. 

 

Azken perching honetan entsaladarako lau barazki motaren haziak banatuko dira: letxuga, mostaza, pak-choi, mizuna eta komatsuna. Mizuna eta komatsuna Japoniako barazkiak dira, eta pak-choi Txinakoa da. Entsaladetan beste hosto batzuekin batera erabiltzen dira sarritan. Nekazaritza iraunkorretik datozen haziak dira, dituzten zigiluek hori egiaztatzen dute eta: Era berean, hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak ereintzeko jarraibideak datoz. Poltsak hiri barruan dabiltzan autobus lineetako autobus hibridoetan jarriko dira, zintzilik. 

Aurreko perching ekintzetan bezala, ekintza hau ere sare sozialetan jarraitu ahal izango da, #HiriBerdea hashtagarekin, non erabiltzaileek landareen eboluzioa partekatu ahal izango baitute. 

Irakurri

Dbus, pertsonak eramaten dituzten pertsonak

Nagore_eusk_peq“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” da Dbusek enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko abiarazi duen kanpainaren leitmotiv-a.

Kanpainak Dbuseko gidari askoren istorioak biltzen ditu; gidarien kontakizun laburrak dira, euren eguneroko lanaren gainean ez dakizkigun gauzak eta haien kezkak eta bizipenak azaltzen. Ekimen honen helburua da donostiarrek pixka bat gehiago ezagutu eta ulertu ahal izatea gidariek, pertsonak garraiatzen dituzten pertsona horiek, egunero egiten duten lana eta egunero bizi dituzten egoerak. 

Markesinetan, autobus batzuen kanpoaldean eta ibilgailuen barruko pantailetan dago kanpaina. Sare sozialetarako bideo labur batzuk ere sortu dira, non autobus gidariek egunero Dbusen egiten duten lanaren gainean hitz egiten baitute. Bideoak Dbusen Youtubeko kanalean daude ikusgai.

Euskarri horietako bakoitzerako istorio desberdinak aukeratu dira. Denak benetakoak dira eta denetan Konpainiako gidariak dira protagonista. Gainera, gidariei keinu eginez, gaur autobusek Dbuseko gidari batzuen izenak eramango dituzte linearen izenaren kartelaren ondoan.

Partekatu zure istorioa www.dbusistoriak.eus webgunean

Imanol_eusk_1_peqEsperientzia horiek guztiak www.dbusistorioak.eus webgunean daude jasota, eta erabiltzaileek beren bizipenak ere argitaratu ditzakete bertan. Asmoa da Dbuseko langileek eta erabiltzaileek kontatutako istorioekin osatzea Donostian autobusean bidaiatzen duten pertsona guztien historia, izan ere, pertsona horiek ahalbidetu dute 130 urte igaro ondoren Dbusek gure hiriko erreferente izaten jarraitzea. Hori hala da erabiltzaile horiei guztiei esker, bai eta egunero Dbuseko autobusetan Donostia osoan dabiltzan gidari guztiei esker ere.

Autobus erabiltzaileek beren esperientziak idatzi ditzakete zuzenean webgunean; halere, datozen egunetan Dbuseko langileak ibiliko dira linea guztietan erabailtzaileei beren istorioak kontatzera animatzen.

Kanpainaren bukaeran, erabiltzaileek proposatutako istorio guztien artean 5 aukeratuko dira, eta irabazleek Dbusen hiru hilabetean doan bidaiatzeko txartel bat eskuratuko dute.

Azken finean, kanpainak autobusetan elkarbizitza hobetzea bilatzen du, gidarien lana ezagutaraziz eta erabiltzaileekiko puntu komunak bilatuz, bai eta garraio publikoaren erabilera bultzatzea, garraio bide iraunkor eta hurbila den heinean.

Bideoak ikusi

> Bea eta Jose-ren istorioa

> Sergio eta Imanol-en istorioa

Nagore eta Josetxo-ren istorioa

> Nerea eta Ramon-en istorioa

Irakurri

Dbus-eko langileek enpresaren 130. urteurrena ospatu dute jai familiar batekin

20170610_123949_webGaur, Konpainiako langileek eta beren senideek jai alaitsua egin dute Dbuseko Kotxetegian enpresaren 130. urteurrena dela eta. Lehen ordutik adin guztietarako jarduera asko eduki dituzte disfrutatzeko: puzgarriak, trikkeen zirkuitua (monopatinak), formula 1en simulagailuak, haurrentzako jolasak, Irrien Lagunak-en ikuskizuna…

Jaian, patata tortillen lehiaketa bat ere antolatu da. Lehiaketa oso animatuta egon da, eta Dbuseko langileek sukaldean dituzten abileziak proban jarri dira.  17 tortilla aurkeztu dira, eta epaimahaiaren lana ez da erraza izan. Epaimahaia langileen ordezkariek osatuta zegoen eta tortillen maila altua goraipatu dute.  

Era berean, jaian egon direnek Dbuseko autobus elektrikoetako bat ikusteko aukera eduki dute, ingurumeneko iraunkortasunarekiko konpromisoan erreferentea baita. Aukera ona izan da, beraz, eguna senideekin batera disfrutatzeko eta Donostiako garraio publikoa pixka bat gehiago ezagutzeko. 

 

Irakurri

Dbus-ek ingurumenarekin errespetutsua den teknologia duten 31 autobus berri edukiko ditu

Datozen lau urteetan Dbusek 12 eta 18 metroko 31 autobus berri gehiago izango ditu gehienez. Autobus berri guztiek ingurumenarekin errespetutsua den igorpen teknologia edukiko dute, beraz, agerian geratzen da Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromiso etengabea. foto

Dbusek MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari esleitu dio hiru autobus sortaren erosketa. Zehazki, diesel teknologia duten 12 metroko autobusak, 12 metroko autobus hibridoak eta diesel teknologia duten 18 metroko autobus artikulatuak erosiko dizkio. Lehen  unitateak 2017aren amaieran jasoko dira, eta autobus berri horiek Konpainiaren diesel autobusik zaharrenen lekua hartuko dute pixkanaka-pixkanaka, flota berritzeko plana garatzen jarraituta. Horrela, aurreikusten da urtean 154 tona CO2 gutxiago igorriko dela. 

MANen eskaintzako autobusek ekologia, efizientzia eta irisgarritasunari dagokienez ibilgailuei eskatzen zaizkien ezaugarriak betetzen dituzte. Autobus guztiak Dbuserako pertsonalizatuta egongo dira, bere bidaiarien egungo premietara egokituta egongo dira eta. Hala, Dbusen eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute, 2 aulki gurpildunetarako lekura iristeko. 

 

Dbus izango da hiru autobus modelo horiek erosten dituen lehen enpresa Estatuan, jakinda Euro 6c araudia betetzen dutela eta, beraz, beren motor termikoak igorpenen saiakuntza berrietarako prest daudela. Saiakuntza berri horiek 2020an sartuko dira indarrean, eta benetako funtzionamendu baldintzen pareko emaitzak lortu nahi dituzte.

 

Hauek dira esleitutako ibilgailuak: 

 

1) Diesel teknologia duten 12 metroko autobusak: MAN etxearen Lion´s City NL 283 (A21) modelokoak. Autobus horiekin kontsumoa %12 inguru murriztu daiteke, prestazio berberak zituzten aurreko modeloen aldean. 

2) 12 metroko autobus hibridoak: Dbusek autobus hibridoen beste unitate batzuk gehiago edukiko ditu, zehazki MAN etxearen Lion’s City NL HIBRIDO (A37) modelokoak. MAN etxearen Lion’s City Hibrido modeloarekin igorpenak %25 inguru murriztu daitezke, antzeko ezaugarriak dituzten diesel autobusen aldean. Modelo honek funtzio hauek ditu: 

– “Serie”-ko konfigurazioa, abiadura kaxarik gabea, gidatzea oso eroso egiten duena.  

– Frenatzearen energia berriro erabilgarri egitea (suabeago frenatzea, freno elementu mekanikoen kontserbazio handiagoa eta energia gordetzeko sistemari etekin handiagoa ateratzea).

– Arrive & Go funtzioa: funtzio horrekin, ibilgailua geltoki batera hurbiltzen denean eta ibilgailua abiarazten denean edo abiarazten ari den bitartean, modu elektrikoan baino ez du funtzionatzen, gasik igorrik gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik eragin gabe.

 

3) Diesel teknologia duten 18 metroko autobusak: 18 metroko Lion’s City NG (A23 320 CV) modeloa aukeratu da. Frogatu da modelo honek %12 inguru gutxiago kontsumitzen duela, prestazio berberak dituzten aurreko modeloekin konparatuta. 

Era berean, flotara gehitu diren azken modeloetan bezala, autobus berriek USB kargagailuak edukiko dituzte bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko.

 

2017aren amaierarako aurreikusita dago 12 metroko 3 autobus, 12 metroko 4 autobus hibrido eta 18 metroko 3 autobus artikulatu gehiago egotea zerbitzuan, eta horretarako beharrezkoa izango da 2.943.000 euroko inbertsioa egitea. Baliteke 2020rako flotan beste 31 autobus gehiago egotea gehienez. Hortaz, flota berritzeko aldiaren bukaeran, Dbusek Euro 6 teknologiadun autobus gehiago edukiko luke eta ibilgailu ekologikoen portzentajerik handieneko hiri garraioko flotetako bat litzateke, flotaren %80k igorpen mailarik zorrotzena betetzen bailituzke, grafikoan ikusi daitekeenez. Era berean, 12 metroko autobusen %35 baino gutxiago ibilgailu elektriko-hibridoak dira.

Irakurri

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull mendira ekaineko asteburuetan

Ekainaren 3tik aurrera, larunbata, Dbusek mikrobus zerbitzua emango du Urgull Mendira, ekaineko larunbata eta igandetan, 39-URGULL linearekin. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.

 

-Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan:captura l39

11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30

17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00

 

-Urgulletik irteerak SANTIAGOKO BATERIATIK izango dira ondorengo orduetan:

11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45

17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15

 

Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar. 

Uztaila eta abuztuko egun guztietara hedatuko da zerbitzu hau, Aste Nagusian eta aurreko eta ondorengo egunetan izan ezik, Pasealeku Berriko barraken instalazioa dela eta. Irailean zerbitzua asteburutan emango da berriz ere, Estropadetan izan ezik. 

recorrido L39

Irakurri

Grupo Acha enpresaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

acha_bisita_2017Gaur, Grupo Acha Movilidad enpresaren ordezkaritza bat Dbusen egon da, bisitan, Kotxetegien instalazioak ezagutzeko eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta Dbusen autobus elektrikoak ikusteko. Enpresak Derion du egoitza, eta autobus bidezko garraio zerbitzu bereziak ematen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaibus programako operadorea ere bada.

 

Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema adituak ezagutzeko interesa erakutsi du. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien eta tailerretako zein garbiketako langileen ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Era berean, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola autobusek puntualtasuna eta abiadura komertziala handia edukitzea eta Donostiako hiritar askok Dbuseko autobusak erabiltzea ahalbidetzen dutenak.

 

Horrez gain, ordezkaritzak aukera izan du Dbusen autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeintzuek ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Kotxetegiak bisitatu dituztenean, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan, Dbusek %100 eletriko diren 3 autobus eta 20 autobus hibrido ditu flotan, eta ingurumenaren aldetik flotarik iraunkorrenetakoa du. Hain zuzen, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoak dira.

 

Ildo horretan, Grupo Acha enpresako arduradunek baieztatu ahal izan dute zerbitzu teknikoaren lana, zeina egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen den. Interesa agertu dute, halaber, lana antolatzeko eta ondoren sailkatzeko moduaz, zeinari esker dokumentazioa zehaztasunez artxibatu eta edozein unetan kontsultatzeko moduan eduki dezaketen.

Irakurri

Dbus eta Reala, batera #NikEreDbus kanpainan

Real 4Reala da Dbusek bere 130. urteurrena dela-eta abian jarri duen #NikEreDbus kanpainako bideo berriaren protagonista. Horrela, talde txuri-urdinak babesa erakutsi nahi izan dio Dbusi eta garraio publikoaren erabileraren alde dagoela agertu, Donostiako garraiobide iraunkor gisa.

Reala bideo bateko protagonista da, non Xabi Prieto eta Joseba Zaldua jokalariek Dbusen egiten zituzten bidaien gogorapenak elkarri kontatzen dizkioten. Bideoa Dbusen web orrian eta Youtubeko kanalean dago jada ikusgai.

Dbusek konpromiso leiala dauka Realarekin eta Realzaleekin. 15 urte baino gehiago dira Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskaintzen dituela hiriko auzo guztietan, Anoetako partidetara joateko. Realzaleek beren taldea jokatzen ikustera joateko oso gustuko dituzten zerbitzuak dira, eta denboraldi honetan 100.000 bidaia inguru erregistratu dira.

Kanpainan lagunduta, Realak bat egiten du hiriko biztanle anonimoekin zein ezagunekin, hala nola La Oreja de Van Goheko kideekin edo Donostiarra traineruko kideekin, denak Dbusen 130. urteurreneko ospakizunetako partaide baitira. 

Bideoa ikusi

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere.

Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

accu

Irakurri

Dbus-ek eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du

Maiatzaren 3an eta 4an, ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea izeneko batzordea egin du Madrilen. Bilera horretan, Donostiarekin batera beste hiri batzuek parte hartu dute, hala nola Bartzelonak, Madrilek, Malagak, Sevillak, Tarragonak, Gironak edo Gijonek.  Jardunaldietan, Dbusek Donostiako autobusetan eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du. Gaur egun, Dbuseko autobusetan urtean egiten diren bidaien %8,71 ordaintzen dira eskudirutan. 

Batzordearen bileran, Dbuseko zuzendari ondoko Javier Vallejok azaldu du zer bilakaera eduki duten eskudiruzko ordainketek, erabilerari dagokionez. Zehazki esan duenez, ordainketa horiek %18tik %8,5era jaitsi dira 2015etik 2016ra bitartean, urte horietan guztietan egin diren tarifa politikei esker, noizbehinkako bidaiariak zigortu eta ohiko bidaiariak saritu baitituzte, eta Lurraldebus-MUGI garraio intermodalaren txartela ezarpenari eta Gipuzkoako Tarifa Bateratuari esker ere. 2017an bertan ere beste urrats bat eman da BAT txartela (Araba) eta BARIK txartela (Bizkaia) erabiltzeko aukera ezarriz Dbuseko autobus guztietan. 

DBUS 1 DBUS 2

Eskudirutan ordaintzeko aukera murriztuta autobusa sartzean ordainketa azkarrago egin daiteke, geldialdi bakoitzeko denbora gutxiago eginda eta bidaien denbora murriztea ahalbidetuta, autobusa garraiorik azkarrena eta efizientea bihurtuta. Egunero eskudiru gutxiago biltzea ere ekarriko du, likidazio lanak erraztuta. Ildo horretan, gaur egun Dbus lanean ari da hainbat proiektu pilotutan eskudiruz ordainketak gutxiago izan daitezen. Esaterako, EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko aukera lantzen ari da Dbuseko hainbat lineatan edo QR kodeen bitartez ordaintzeko aukera.  

Epe ertainera, emaitzen arabera, proiektu pilotu horiek Dbuseko linea guztietara zabaltzea aurreikusi zitekeen. 

Irakurri