DBUS-EKO MIKROBUSEK JADA 5 MILIOI BIDAIARI GARRAIATU DITUZTE
2005eko apirilaren 4an Donostian mikrobusen lehen zerbitzua abian jarri zenetik gaur arte bost milioi bidaiarik erabili dituzte jada mikrobus horien lineak.
Lehen zerbitzua SAN ROKE-ALDAKONEA 36. Linea sortzearekin bat jarri zen abian ordura arte garraiorako taxibusak erabiltzen zituzten aldeetan. Ondoren, RODIL-ZORROAGA 37.linea gehitu zen, ordura arte taxibus zerbitzuak zituzten beste alde batzuk lotzeko.
Linea horien arrakasta berehalakoa izan zen, izan ere, lehenego urtean, taxibusen hileko 500 bidaiarien erabilpenetik, hileroko 24.000 izatera pasatu zen 36. Linearen mikrobus zerbitzuetan.
El éxito de las mismas fue inmediato puesto que el primer año se paso de una utilización en los servicios de taxibus inferior a 500 viajeros mensuales, a un uso mensual de 24.000 viajeros en el servicio de microbús de la línea 36.
Zerbitzu berri horien ezaugarrietako bat hiriko Erdigunetik pasatuta aldenduta dauden hiriko bi alde lotzen dituen zerbitzua izatea da, hau da, zerbitzu bakarrarekin alde bat baino gehiago lotzeko balio izatea.
Dbusek ordura arte ez zuen mikrobusik, eta orain, berriz, Mercedes Benz etxeko 8 mikrobus dauzka, denak behe plataforma integraldunak.
Mikrobusen lineek hobekuntza garrantzitsua ekarri dute zerbitzua ematen dieten aldeetara iristeko erraztasunari dagokionez, gehienetan hiriko leku garaietan dauden eta oso kale estuak dituzten aldeak direlako. Hauexek dira mikrobusak abian jarri direnetik garraio publikoa duten zonalde berrietako batzuk: San Roke, Aldakonea, Zorroaga, Rodil, Berra edo Azkuene kalea Trintxerpen.
Aipatzekoa da mikrobus lineen erabiltzaileen gehiengoa pertsona helduek osatzen dutela, mikrobus erabiltzaile guztien %25 baino gehiagok, pertsona horiek osatzen bait dute.
Mikrobusen arrakasta handituz joan da denborarekin, eta ditugun 2011ko azkeneko datuek hala erakusten dute, urte horretan garraiatutako bidaiarien kopuruak hauek izan zirelako:
36-SAN ROKE ALDAKONEA: 465.325 bidaiari
37-RODIL-ZORROAGA: 322.543 bidaiari
38-TRINTXERPE-ALTZA-MOLINAO: 98.733 bidaiari
Otsailean DBUSeko mikrobusak eralbiltzean sariak irabazi daitezke
Mikrobusetan bidaiariak 5 milioi izatera heldu direla ospatzeko, otsailean mikrobusak erabiltzen dituzten bost erabiltzaile sarituko dira, bidaiari bat bidaiari kopuruan lortu den miloi bakoitzeko. Saria hiru hilabetetarako bono bat izango da DBUSeko autobusetan nahi adina aldiz erabiltzeko, bai eta Dbusen 125. urteurreunaren oroigarri moduan argitaratu den liburua ere.
Saritutako bost lagunak aukeratzeko zozketa bat egingo da otsailean garraio txartelarekin mikrobusa erabili duten guztien artean. Zozketan parte hartzeko nahikoa da mikrobusetako bat erabiltzea eta indarrean dauden garraio txarteletako batekin ordaintzea. Mikrobusen bat erabiltzen den bakoitzean zozketarako txartela bat sortuko da automatikoki, erabiltzaileak eskaera egin beharrik izan gabe. Horregatik, mikrobusak gero eta gehiagotan erabiliz, saritua izateko posibilitateak handitzen dira.