FEDER Funtsak

Dbus autobus flota deskarbonizatzeko trantsizio prozesu batean murgilduta dago, eta aurreikusita dago 2030ean flota %100 elektrikoa izatea. Testuinguru horretan eta hainbat autobus lineatan egin diren elektromugikortasuneko proiektuen ostean, Konpainiak erabaki du BEI (Bus Elektriko Adimenduna) sistema bat inplementatzea 17-Gros-Amara-Miramon linean, zeinak ia 15 km-ko ibilbidea eginez ,Gros, autobus eta Renfe geltokiak, Amara, Donostiako Ospitaleen gunea eta Miramongo parke teknologikoa lotzen dituen.Era berean, linea horrek Euskotrenen eta Dbusen arteko intermodalitatea ziurtatzea ahalbidetzen du, Topoaren pasantearen bidez, Anoetako geltokian.

17 Linea BEI bihurtzeak eskatzen du egun dauden diesel autobusak kentzea eta horien ordez 18 metroko 9 autobus artikulatu jartzea linea horretan, autobusen edukiera hobetzeko eta erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzeko. Era berean, linea berri hori abian jartzeak urtean 239.528 litro gasolio gutxiago kontsumitzea eta 645 Tn CO2 gutxiago isurtzea ekarriko du.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF), Euskal Herriko 2021-2027ko EGEF Programaren esparruan, autobus adimendunaren sistema (BEI) hirian ezartzeko proiektuaren %65 finantzatzen du, Donostiako Udalarekin batera, proiektuaren aurrekontua 25,7 milioi eurokoa izanik.