2026ko tarifak – Dbuseko autobusetan ordaindu beharko diren prezioak
Autobus txartela gidariari eskudirutan ordaintzea
- Aldizkako billetea: 1,95 €
- Billete berezia (gauekoa): 2,65 €
Billetea eskudirutan ordaintzeak ez du aldaketa dohainik baimentzen.
Autobus txartela garraio txartelez ordaintzea
(2025eko uztailaren 1etik aurrera)
OHARRA: uztailak 1etik aurrera, Dbuseko tarifak aldatuko dira bidaia MUGI, BAT edo BARIK txartelekin ordaintzen duten erabiltzaileentzat, horiei aplikatu beharreko deskontuen eguneraketaren arabera (% 50ekoak izan beharrean % 40koak izango dira). Era berean, 25 urte bete gabe dituzten pertsonek % 50eko hobaria jasotzen jarraituko dute, MUGI Gazte txartel pertsonalizatuaren bidez. Eta, 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbuseko linea guztietan.
Lurraldebus eta Mugi txartel pertsonalizatuak
Deskontua izateko eskubidea duten kolektiboek hobaria txartela kargatzerakoan eskuratuko dute.
Bidai kopuruen tarteak hilaren barruan kontabilizatuko dira. Hil bakoitzaren 1ean bidaien kontagailua zeroan jarriko da.
- 1-20 bidaiak: 0,59 €
- 21-50 bidaiak: 0,48 €
- 51. bidaiatik aurrera: 0,12 €
- 51. bidaiatik aurrera GAZTEENTZAT: 0 €
- Gaueko billetea: 2,65 €
Mugi txartel anonimoa
- Eguneko txartela: 0,78 €
- Gaueko txartela: 2,65 €
Informazio gehiago Lurraldebus txartelaren gainean eta Mugi txartelaren gainean
Bat eta Barik txartelak
- Eguneko txartela: 0,59 €
- Gaueko txartela: 2,65 €
Billetea Bat eta Barik txartelekin ordaintzeak ez du aldaketa dohainik baimentzen.
Informazio gehiago Bat eta Barik txartelen gainean
Kontakturik gabeko banku txartelak
Dbusek kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzen uzten du (txartel fisikoak eta mugikorra) autobus linea guztietan . Sistemak noizbehinkako bidai txartela eta gauekoa ordaintzea ahalbidetzen du:
- Eguneko bidaia txartela: 1,95 €
- Gaueko bidaia txartela: 2, 65€
Kontakturik gabeko txartelei buruzko informazio gehiago
QR bidezko txartelak
Dbusek QR kodearekin ordaintzeko lau modu eskaintzen ditu. Dbusen app ofizialaren bidez eros daitezke ordainketa modu horiek, eta appa iOS eta Androiderako eskuragarri dago. Apparen “Tickets” izeneko atalean lortu daitezke:
Hauek dira lau garraio tituluak:
- 30 minutuko QR txartela, egunekoa: eguneko nahi beste zerbitzutan erabil daiteke, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Transbordoak egiten uzten du. Prezioa 1,95€ da.
- 30 minutuko QR txartela, gauekoa: aurreko kasuan bezala, garraio titulu hau erosleak gaueko nahi beste zerbitzutan erabil dezake, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Prezioa 2,65€ da, eta transbordoak egiten ere uzten du.
- 24 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 24 orduz, bai eguneko zerbitzuetan, bai gaueko zerbitzuetan, eta 6,40 €-ko prezioa dauka.
- 48 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 48 orduz, eguneko eta gaueko zerbitzuetan ere bai. Prezioa 10,60€ da.
San Sebastian Card
San Sebastian Card turista txartela hiriko turismoko informazio guneetan dago salgai. Txartel horrekin Dbuseko autobusetan bidaiatu ez ezik, museo, jatetxe eta bisita gidatuetan deskontuak ere izan ditzakezu.
Txartelaren bi modalitate daude; batek Dbusen sei bidaia egiteko aukera ematen dizu, eta besteak, berriz, hamabi bidaia.
Informazio gehiago turista eta bisitarientzat
