Berriak

Euskara planaren garapenaren esperientzia azaldu du DBUS-ek

jornadas_euskera-IgorDBUSek euskara planen arloan izan duen esperientzia azaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak antolatu duen “Euskara Entitate Publikoetan” jardunaldian.     

 Jardunaldia 2012ko otsailaren 2an izan da Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Jardunaldi hau antolatu da Sozietate Publiko eta Zuzenbide Pribatuetako erakunde Publikoen arloan euskara planak garatzeko esperientziak konpartitu eta beharrak eta iritziak antzemateko helburuarekin.

DBUSek bere esperientzia azaltzen parte hartu du 2005ean hasitako euskara planaren bilakaera azalduz, Artium Zentro-Museoa, Kalitatea Fundazioa eta EITBrekin batera. Izan ere, DBUS erakunde publiko handien artean (500 langile) lehenengoetarikoa izan zen euskara modu sistematikoan bultzatzeko erabakia hartzen.

Jardunaldietan Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikoko arduradunek, entitate publikoetako langileak eta udal eta foru aldundietako euskara teknikariek hartu dute parte. DBUSek euskara planean ezarri ziren helburuak azaldu ditu eta baita azken 6 urte hauetan lortutako emaitzak ere. Hauetaz gain, martxan jarri diren bitarteko eta dinamika nagusienak azaldu dira. Hauek dira adierazgarrienak: 

  • – Itzulpen sistema.
  • – Langileen formazio ikastaroak euskaraz.
  • – Euskara ikasteko laguntza ekonomikoa
  • – “Euskararen txokoa” izeneko atala DBUSeko langileen atarian. Bertan euskara planari buruzko informazioa biltzen da, 2005etik sortutako materialarekin eta euskararen ezagutzan sakontzeko web orrietarako estekekin batera.
  • – Elkarlana Donostiako Udaleko Euskara Patronatuarekin.