Berriak

Bihartik aurrera, otsailak 15, Dbusen abantaila gehiago Lurraldebuseko txartelarekin

Bihartik aurrera, otsailak 15, DBUSeko autobusetan hobaria duten kolektiboentzako Lurraldebuseko txartelak erabili ahal izango dira eta posible izango da Dbus-Dbus autobus aldaketa egitea Lurraldebuseko txartelekin.  

Berriki, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, DBUSeko garrraio publikoa txartel bakarrean integratzeko hitzarmena aldatzea erabaki dute.

Erabaki berri horren ondorioz, DBUSeko autobusetan hobaria duten kolektiboentzako Lurraldebuseko txartelak erabili ahal izango dira (“Haurrak” txartela izan ezik) eta posible izango da txartel hauekin Donostiako autobus aldaketak egitea.  Beraz, Lurraldebus txartelek, Donostiabuseko txartelek hiri autobusetan dituzten abantaila berak izango dituzte, eta txartel guzti-guztiek, prezio bera izango dute erabiltzaileentzat. 

Lurraldebusen hobariak dituzten kolektiboetan sartuta dauden erabiltzaile guztiek, Donostiako autobusak erabili ahal izango dituzte; beraz, txartel bakarra izango dute Gipuzkoako autobus guztietarako.

Momentuz, DBUSeko egungo txartel guztiek funtzionatzen jarraituko dute, baina poliki-poliki Lurraldebuseko txarteletara pasatuko dira.  

Txartel eskaera

Garraio txartela eskuratu edo berritu nahi dutenek, Lurraldebuseko txartela eskatu beharko dute, txartel horrek onura gehiago eskaintzen dituelako.

Horregatik, bihartik aurrera, ez da Dbuseko txartel arrunt gehiagorik igorriko. DBUS txartelak, Donostian Bonobus Soziala izateko eskubidea duten pertsonei eta Dbuseko hileko bonuak kontratatu nahi dituztenei bakarrik zuzenduko zaizkie.

Dbus autobusetan erabili ahal izango diren hobaria duten Lurraldebuseko txartelak, ondorengoak izango dira: Gazteak, Adinekoak, Ezianduak eta Sozialak. Lurraldebuseko dohako bidaia txartelak izango dira DBUS autobusetan erabili ezin izango diren txartel bakarrak (“Haurrak” Lurraldebus txartela).

Lurraldebuseko txartel guztiek argazkia izango dute, pertsonalak eta eskualdaezinak izango dira. Txartelaren eskaera, baimendutako kiosko, estanko eta liburu denden sarean egin ahal izango da.

DBUSeko txartela behar duten pertsonek,  Kutxabanken eta Caja Laboral/Euskadiko Kutxaren bulegoetan egingo dute eskaera, orain arte bezala.

Txartelaren birkargatzea eta autobusetan erabilera

Lurraldebuseko txartelak baimendutako kioskoen sarean birkargatu daitezke, bai eta horretarako prestatuta dauden Kutxabankeko kutxazainetan ere.

Lurraldebuseko txartela DBUSeko autobusetan erabiltzean, txartelaren saldotik bonobus arruntaren tarifari dagokion zenbatekoa kenduko zaio. Aurretik aipaturiko guneetan txartelak birkargatzeko orduan, dagozkion hobariak aplikatuko zaizkio.  

Egun dauden Dbuseko txartel guztiek indarrean jarraituko dute, eta erabiltzaileek, nahi izan ezgero, Lurraldebuseko txartela eskatu ahal izango dute txartel horrekin abantaila gehiago izango dituztela ikusten badute.

Txartelei buruzko informazio guztia