Berriak

Dbus-eko autobusek nazioarteko adituen errekonozimendua jaso dute gutxi kutsatzen dutelako

Duela gutxi erregai alternatiboetan eta ingurumeneko kutsadura murrizteko bideetan aditu diren nazioarteko lagun batzuek Dbuseko autobusen isurketen maila neurtu zuten eta balorazio bikaina eman zioten Dbusi beren autobusek ingurumenera egiten dituzten CO2 eta partikulen isurketen maila txikia delako.

Autobusetan egindako analisiek erakutsi dutenez, erregai ekologikoen erabilerari eta flotaren mantentze lan sakonei esker eguratsera igortzen dituzten kutsatzaileak murriztu eta ahalik eta gutxienak dira.

Isurketak are gehiago murriztu eta autobusen iraunkortasuna indartzeko helburuarekin, 2013ko urtarriletik aurrera Dbusek proiektu aitzindari batean parte hartuko du, AEBtik datorren eta oraingoak baino gutxiago kutsatuko duen eta oraingoa baino garbiagoa izango den flota bat garatzen lagunduko duen gehigarri berri bat probatzeko.

Dbusek 2008an ekin zion birziklatutako oliotik datozen erregai ekologikoak erabiltzearen aldeko apustuari Civitas-Archimedes proiektu europarraren baitan, eta proiektu horretan Dbusek eta Donostiako hiriak errekonozimendua jaso dute beren garraio iraunkorragatik. Erregai ekologikoaren erabilerari esker, urtero ingurumenera 2.500 tona baino gehiago CO2 igortzea saihesten da, eta gure hiriaren airea eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen da.