Dbus-ek saria eskuratu du administrazioaren web orririk hoberena izateagatik
Dbusen www.dbus.eus webguneak Gipuzkoako Administrazioaren webgune onenaren saria jaso zuen atzo Irungo Ficoba erakustazokan ospatu zen sari banaketa ekitaldian.
Sarietara 400 webgune baino gehiago aurkeztu ziren, Dbusen webgunea izanik Administrazioaren webgune onenaren kategorian hiru finalistetako bat.
Internet esparruko epaimahai profesional batek webgunearen hainbat alderdi baloratu zituen, hala nola berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, social medien erabilera eta baliagarritasuna, erabiltzaileen itxaropen eta beharrei gehien hurbiltzen zaien web orria zehazteko, eta hautatua www.dbus.eus izan da.
Dbusen webguneak, Dbusen sare sozial ezberdinekin, non Twitter, Facebook eta Youtube aurkitzen diren, eta erabiltzailearekin interakzioan aritzeko bateko eta besteko kanalekin batera, informatzeaz gainera, donostiarrengana gehiago hurbiltzeko aukera eman nahi du. Egunero 2.000 erabiltzaile inguru dituelarik, zalantzarik gabe, web orria erreferentzia da hirian autobusez mugitu ohi diren herritar guztientzat.
Webgunea sortu zenetik, garraio publikoaren erabiltzaileen aldetik oso onarpen zabala izan duten hainbat erreminta gehitu zaizkio, besteak beste autobusaren helduera informazioa eta autobusa erabiltzearen ondorioz CO2 aurrezpenaren kalkulua. Mugikorrerako bertsioan gainera, erabiltzailearen geltoki gogokoenak gehitzeko aukera eta errealitate areagotua jarri dira martxan.
Sariak orain arte ezarritako bideari jarraitzearen garrantzia azpimarratzen du, egunez egun Konpainiaren zerbitzuak hobetuz eta herritarren eguneroko bizimoduaren parte izanik. Horregatik, donostiar guztiei eskerrak eman dizkiegu Dbusengan jarritako konfiantzagatik, eta egiten dugun guztian beti kalitatea bilarazten digutelako.