Berriak

Dbus-ek Alderdi Ederren ospaturiko autobusen erakusketa arrakastatsua izan da

Ehunka pertsona hurbildu ziren aste-bukaeran zehar Dbus-en autobus esanguratsuenen erakusketara Alderdi Ederren. Bertan Londrestik etorritako trolebus zahar bat, iada erretiratuta dagoen Mercedes 318 bat eta egun kalean dabilen autobus hibridoa izan ziren ikusgai.

Dbus-etik erakusketa arrakastatsutzat jotzen dugu, ehunka hiritar eta bisitari hurbildu baitziren Alderdi Ederreko lorategietara Konpainiako autobus esanguratsuenak bertatik ikusi eta esploratzeko. Ikusmin handiena sortu zuen autobusa trolebus zaharra izan zen, seguruenik oroipen maite asko ekarri baitzion bati baino gehiagori. Haur zein helduek duela berrogeita hamar urte Donostiako hiritarrek nola bidaiatzen zuten deskubritzeko aukera izan zuten autobusen barnean ibiliaz, DTK-ren historiako altxorretako bat ezagutuz. Erakusketak iraun duen hiru egunetan zehar bisitariek Konpainiaren 125.urteurreneko opariak jaso zituzten, besteak beste boltsak eta eguzkitik babesteko egokiak izan ziren txapelak.

Dbus-etik erakusketan zehar hiritar eta bisitari guztien aldetik izandako laguntza eta harrera zabala eskertu nahi dugu. Ez dago gure urteurrena ospatzeko eguneroko lanaren bitartez kalitatezko zerbitzua eskaini nahi diegun horiekin elkarbanatzea baino modu hobeagorik.

Halaber, Dbusek Burdinbidearen Euskal Museoaren laguntza eskertu nahi du, egun hauetarako normalean Azpeitiako museoan erakusgai egoten den Trolebusa uzteagatik, bai eta Autobusen Lagunen Gipuzkoako Elkartearen laguntza ere, 318 autobusaren mantentze lanetaz arduratzen delako. Horretaz gain, Dbus-eko langileei gure esker ona eman nahi diegu, astebukaeran zehar koordinazio lanetan eginiko esfortzuagatik.