Berriak

“Bizi Donostia!” udako argazki lehiaketa

Cartel_concurso_webDbusek, Fnac-en laguntzarekin, “Bizi Donostia” izeneko udako argazki lehiaketa antolatu du, hiriak udan eskaintzen dien guztiaz gozatzeko Dbusen mugitzen diren pertsonentzat.

Udan Donostiak bere aurpegirik hoberena eskaintzen du, hirira milaka pertsona erakartzen dituzten oso ekitaldi garrantzitsuekin, esaterako Jazzaldia, Aste Nagusia edo estropadak. Hori dela eta, uda garaian Dbuseko autobusak oso funtsezkoak dira hiritarren mugikortasunerako, hiriaren erdialdeko trafikoa arindu eta donostiarrei eta hiria bisitatzera datozenei ingurune atseginago, seguruago eta garbiago eskaintzen baitie.

 Lehiaketa gaur asteazkena, uztailak 15, hasten da eta irailaren 15ean bukatuko da, eta Instagram, Twitter eta Facebook plataforma sozialetan garatuko da, kamera, telefono mugikor eta tablet bidez edo argazkiak ateratzeko beste edozein gailuren bidez ateratako argazkiekin. Hirian bizitako une bereziak banatu nahi dituzten guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan.

 Parte hartzea

Erabiltzaileek argazkia Instagramera igo beharko dute, argazkiaren oinean Donostian bizi izandako une berezi hori deskribatuz, #dbusUDA, hashtag-a gehituta eta Twitterren edo Facebooken partekatuta. Lehiaketan parte hartu nahi duten erabiltzaileek Dbusen profila jarraitu beharko dute beraien argazkia partekatzeko erabili duten plataforman (Twitter profila edo Facebook orria). Hiru baldintza horiek ezinbestekoak dira sariak eskuratu ahal izateko.  

Argazki irabazleak

Astero Donostiako uda hoberen erakutsi eta Dbusekin garai horretaz gozatzeko modurik hoberena erakusten duten hiru argazki aukeratuko dira. Aukeratutako 27 argazkiak lehiaketaren finalera pasatuko dira, eta horien artetik Dbuseko eta Fnac-eko langile batzuek eta Donostiako Udalaren ordezkari batzuek osatutako epaimahai batek 3 irabazleak aukeratuko ditu. Irabazleak argazki kamera digital hibrido bat eramango du, baita ere sei hilabetez Dbusen bidaiatzeko txartel bat; bigarren irabazleak kamera konpakta bat eramango du, eta hiru hilabeteko txartela; eta hirugarrenak kamera lomografiko bat eta bi hilabeteko txartela.

Era berean, beste hiru argazki gehiago aukeratuko dira, eta horiei aipamen berezia egingo zaie sari banaketan. Argazki horien egileek hilabete baterako bidai txartel bana eskuratuko dute.

Hiru argazki irabazleek zein aipamen berezia lortzen duten hiru argazkiek FNACeko bazkidearen alta jasoko dute oparita.

Sariak irailaren 26an banatuko dira, Forum Fnac-en. Aurretik, irailaren 25a baino lehen, irabazle ateratako argazkien berri emango da, eta irailaren 26an, berriz, sariak banatzen diren unean, aipamen merezia eskuratu duten argazkiak ezagutaraziko dira.

Finalera heltzen diren argazki guztiak Dbusen irudia izan daitezke eta Dbusen kanpainetan erabili ahal izango dira, eta, horrez gain, autobusetako monitoreetan erakutsiko dira eta Dbusek presentzia dueneko sare sozialen bitartez hedatuko dira.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak (pdf)