Berriak

Dbus-ek 2015eko Memoria aurkeztu eta aurreikuspenak hobetzen dituen balantzea egin du

Dbusen Administrazio Kontseiluak 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria dagoeneko web orrian dago eskuragarri: https://www.dbus.eus/konpainia/urteko-txostena 

Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2015ean egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaia kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.

Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein  bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.  

> Informazio osoa ikusi (pdf)