Berriak

Donostiarra trainerua, #NikEreDbus kanpainarekin bat

Dbusek eta  Donostiarra traineruak indarrak batu ditzute #NikEreDbus kanpainan; izan ere, Dbusen 130. urteurrena dela-eta, Donostiako traineruko arraunlariek babesa erakutsi nahi izan diote Dbusi.donostiarra_foto

 Horrela, Kontxako banderako estropadetan bete-betean sartuta gaudela, Donostiarrako kideek bideo bat egin dute, beraiek protagonista izanda, Dbuseko autobusetan izandako bizipenak gogora ekarrita. Bideoa Dbusen web orrian eta Youtubeko kanalean dago ikusgai.

 Kanpainari babesa erakutsita, Donostiarrak bat egiten du hiriko biztanle ezezagun eta ezagunekin, hala nola La Oreja de Van Gogheko kideekin, eta, haiek bezala, Dbusen 130 urteak ospatzeko ekintzetan parte hartu eta garraio publikoaren erabilera bultzatzen dute Donostian, garraiobide iraunkor gisa.

 Hain zuzen, Estropada egunetan Dbuseko autobusek bidaiari ugari izan ohi dute, eta joera handituz doan azken urteotan.  Hori dela eta, autobus lineen zerbitzuak indartzen dira, ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaintzeko eta hiritarrak Estropadak ikustera joateko autobusa erabiltzera animatu daitezen. Zehazki, Estropaden lehen igandean auzoetako zerbitzuak bikoiztu ziren, eta datorren igandean, irailak 11, berdin egingo da. Zehazki, bidaiarien kopurua %3,8 igo da 2015eko egun horretako bidaiariekin alderatuta. 

> Bideoa ikusi