Berriak

Dbus-ek bat egingo du Mugikortasun Iraunkorrararen Europako Astearekin

Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko dela eta, Dbusek jarduera ugari antolatu ditu garraio publikoaren erabilera sustatzeko.  Zehazki, bi heziketa kanpaina jarri ditu abian; bat, erabiltzaileei zuzenduta, autobusetan belaunaldien arteko bizikidetza sustatzeko, eta bestea, adineko pertsonei zuzenduta, haien segurtasuna eta erosotasuna areagotzeko.

 Era berean, atal berri bat sortu da web orrian, irisgarritasunari buruzko informazioarekin.

 Neurri horiek guztiak Dbuseko zerbitzua hiritarrentzako garraio zerbitzu erosoago, seguruago eta irisgarriago egiteko dira, egunetik egunera zerbitzua hobetzeko konpromiso leiala hartuta. 

 

1. Dbuseko autobusetan bizikidetza bultzatzeko kanpaina:

cartel_begirunez_01Mugikortasunaren Astearen beste ardatz bat da autobusetan belaunaldien arteko bizikidetza hobetzeko Dbusek abiarazitako kanpaina. Kanpainak hiru irudi ditu. Irudiak sare sozialetan, markesinetan eta autobusen barruan zabaltzen ari dira, erabiltzaileak ohartarazteko garrantzitsua dela gainerako bidaiariekin errespetuz eta elkartasunez jokatzea. Dbusek bere 130. urteurrena dela-eta abian jarri duen Hiri Berdea kanpainaren pertsonaiak dira irudietako protagonistak.  

Adibide moduan, hiru ohiko kasu planteatzen ditu: eserlekua adineko pertsonei, mugikortasun urria dutenei edo haurdunei uztea, eta gurpildun aulkietarako gordetako lekua errespetatzea. Horrela, erabiltzaile guztiek eta gidariek esperientzia hobeak izatea espero da. 

 

2. Adineko pertsonentzako prestakuntza, autobusean bidaiatzeko moduaren gainean: 

Adinez nagusi diren pertsonak dira hiriko garraio publikoa erabiltzeko arazo gehien eduki dezaketenak. Kotxetegietan egingo diren prestakuntza eta informazio saioen bitartez, adineko pertsonek Dbuseko autobusetan mugitzen direnean erosotasun eta segurtasun handiago edukitzea bultzatu nahi da.

Horretarako, hainbat saio antolatu dira adineko pertsonentzat, auzoetako erretiratuen elkarteekin lankidetzan. Saioak Mugikortasunaren Astean hasiko dira. Hitzaldi horietan informazio praktikoa eskainiko zaie, jakin dezaten nola igo autobusera, zer egin ibilgailuaren barruan daudenean eta nola jaitsi autobusetik, istripuak ekiditeko. Saioak Askora Nagusi eta Zenta erakundeen laguntzarekin antolatu dira eta mugikortasun materiala utziko dute prestakuntza emateko.

 Saio hauetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, auzoetako erretiratuen elkarteen bitartez. Auzoetan jasoko dira eta Kotxetegietara eramango dira, han emango baitzaie prestakuntza.

 Prestakuntza eta informazio ekintza hauek belaunaldien arteko elkarbizitza bultzatzeko kanpainarekin osatuko dira. Kanpaina hori ere Mugikortasunaren Astean jarriko da abian. Helburua da adineko pertsonek eroso eta seguru bidaiatzeko tresnak edukitzea, aldi berean gainerako pertsonek errespetuz eta elkartasunez jokatuta.   

 logo_askora_nagusi_2ZENTA_EUS

3. Irisgarritasunari buruzko atala web orrian

foto_6Dbusen web orriak (www.dbus.eusatal berri bat eskaintzen du (Autobus irisgarriakmugikortasun irisgarriari buruzko informazioarekin.

 Atal honetan biltzen dira pertsona guztiek Donostiako garraio publikoa oztoporik gabe erabili ahal ditzaten Dbusek eskura jartzen dituen bitarteko eta informazio sistema guztiak. 

Hauek dira edukietako batzuk:

 – Dbuseko flotaren irisgarritasunaren ezaugarriak: ibilgailu guztiak %100 irisgarri dira.

 – Arrapalaren erabilera: gurpildun aulkian doazenak eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonak sartzeko.

 – Mugikortasun urria duten pertsonentzat erreserbatutako eserlekuak: berdeak dira eta pegatinekin identifikatuta daude.

sistema-invidentes – Erdiko gune erreserbatua: gurpildun aulkietarako eta haur kotxeetarako.

 – Balidatzeko makinak erdiko gunean: gurpildun aulkian doazenek eta haur kotxea daramatenek ordaintzeko.

 – Irudi bidezko informazio sistema:  autobusen barruko pantailek ibilbideez, hurrengo geltokiez, beste linea batzuekiko konexioez eta konexio horien iritsiera denborez informatzen dute.  

 – Audio bidezko informazio sistema: aginte baten bidez, itsuek edo ikusmen arazoak dituztenek soinu bidezko informazioa aktibatu dezakete, bai geltokietan iritsiera denborak ezagutzeko eta autobus bat heltzen denean jakiteko zer autobus den eta nora doan, bai ibilgailuaren barruan hurrengo geltokiaren abisua jasotzeko. Aginte horiek ONCEko bulegoetan eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzan eskatu daitezke.

 – Ordainketa sistema hobaridunak: Mugi txartel hobariduna minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat, eta bidaia doan itsuak edo gurpildun aulkian doazenak laguntzen beraiekin batera bidaiatzen duen pertsonarentzat.