REPLICATE proiektuaren barruan Dbus-ek inplementatu duen linea elektrikoa ezagutu du Europar Batasuneko Presidenteordeak
Europar Batasuneko presidenteorde eta Union Energy Europako Erkidegoko ekimenaren arduradun Maros Sefcovic Donostian egon da bisitan, REPLICATE proiektu europarraren barruan hirian ezartzen ari diren neurriak bertatik bertara ezagutu ahal izateko, Dbus proiektuko partaidea da eta. Proiektu europarraren helburua da hiri adimendunaren eredu bat garatzea, hiru ardatz hauen inguruan: mugikortasun iraunkorra, efizientzia energetikoa eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.
Proiektuaren barruan, Dbusek autobus linea elektriko-hibrido bat ezarri du, 26-Amara-Martutene linea, zehazki, eta linea hori 2016ko uztailaz geroztik dago martxan, bi autobus %100 elektrikorekin eta bi autobus hibridorekin. Horretarako, Dbusek batere zaratarik eta igorpen kutsatzailerik gabeko garraio publikoko zerbitzu bat ezarri du Urumearen ibai ertzean (Erriberak, Loiola, Txomin eta Martutene), zeina ingurumenarekin errespetutsuagoa izango den eta hiritarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen.
Donostiara egindako bisitan, EBko presidenteordea hiriko alde horretara hurbildu da, “Urumea Riverside”-ra, eta berarekin batera egon dira han Eusko Jaurlaritzako Garapen sailburuorde Arantxa Tapia, Donostiako Udaleko alkate Eneko Goia eta Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalez, bai eta proiektuan parte hartzen duten beste erakunde batzuetako ordezkariak ere. Maros Sefcovicek ustekabe atsegina izan du ikusita autobus elektrikoa funtzionamenduan dagoela, eta autobusa birkargatzeko zer prozesu duen eta zenbateraino autonomia lortzen ari den, bai eta Dbuseko zerbitzuek erabilera maila handia dutela ere.
Dbus lehen operadorea izan zen autobus %100 elektriko bat probatzen, eta gaur egun horrelako ezaugarriak dituzten 3 autobus ditu martxan, eta hori munduko esperientziarik zorrotzenetakoa da. Irizarrek egindako autobus elektrikoek ibilbide lauak behar dituzte neguan 210 kilometroko autonomia edukitzeko eta udan 220 kilometrokoa. Autobus elektrikoak gauez kargatzen da Kotxetegietan, 16 ordutan lan egin ahal izateko.
Bisitan, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, Maros Sefcovic-i helarazi dio operadoreen beharra autobus elektrikoek gauez kargatzeko eta 300km-ko autonomiak edukitzeko ibilbide lauetan zein maldatsuetan. Ibilgailuen autonomia hobetu nahi da, eta horretan ari gara. Batetik, autobusaren barruko kontsumoak murrizten ari dira, esaterako, lurrunen aurkako sistemarena, eta, bestetik, aztertzen ari da nola aldatu baterien laneko tenperatura, haien funtzionamendua eta karga prozesua optimizatzeko. Helburua da etorkizunean autobus elektrikoak autonomoagoak izatea eta lan ordu gehiago egin ahal izatea, ohiko autobusen autonomia izateraino, gutxi gorabehera 19 ordukoa baita.
REPLICATE proiektuak Europar Batasuneko H2020 Ikerketa eta Berrikuntza programatik jaso du dirua, 691735 zenbakiko kontratuaren baitan. Hirietara bideratuta EBk inoiz izan ez duen ikerketarako eta berrikuntzarako programarik handiena da. Donostia, proiektu honen gidaria baita, hiri “itsasargia” izango da, Bristol eta Florentzia hiriekin batera, jarraitzaile gisa parte hartu nahi duten beste hiri batzuentzat, hala nola hauentzat: Essen (Alemania), Lausanne (Suitza) eta Nilüfer (Turkia), eredua optimizatu, frogatu eta baliozkotu ondoren haietan aplikatu baita. Hiru hiriak aurrerapen nabarmenak egiten ari dira, hiri adimendunak izateko.