Berriak

Hazien azken perching-a Dbus-eko autobusetan

perching_udaBihar, asteartea, hasiko da hazien laugarren eta azken perching-a Dbuseko autobusetan. Ekainaren 20, 21 eta 22an entsalada hostoen 2.000 hazi poltsa banatuko dira autobus flotaren autobus hibridoetan, ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia baitute. 

Azken hilabeteetan, Dbusek hiru perching ekintza egin ditu autobusetan eta arrakastatsuak izan dira. Zehazki, ziazerben haziekin, hainbat eratako zerben haziekin eta tomate haziekin egin dira. Jarduerak harrera ona eduki du erabiltzaileen artean, eta Dbusen 130. urteurrena ospatzeko programako jardueretako bat da. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean egin da, garraio publikoaren erabilera eta bizimodu ohitura osasuntsuak bultzatzeko. 

 

Azken perching honetan entsaladarako lau barazki motaren haziak banatuko dira: letxuga, mostaza, pak-choi, mizuna eta komatsuna. Mizuna eta komatsuna Japoniako barazkiak dira, eta pak-choi Txinakoa da. Entsaladetan beste hosto batzuekin batera erabiltzen dira sarritan. Nekazaritza iraunkorretik datozen haziak dira, dituzten zigiluek hori egiaztatzen dute eta: Era berean, hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak ereintzeko jarraibideak datoz. Poltsak hiri barruan dabiltzan autobus lineetako autobus hibridoetan jarriko dira, zintzilik. 

Aurreko perching ekintzetan bezala, ekintza hau ere sare sozialetan jarraitu ahal izango da, #HiriBerdea hashtagarekin, non erabiltzaileek landareen eboluzioa partekatu ahal izango baitute.