Berriak

Dbus, mugikortasun elektrikoari buruzko jardunaldi bateko partaide

Gipuzkoako lurraldeak eta Gipuzkoako enpresek mugikortasun iraunkorragoa garatzeko duten estrategiaren berri emateko jardunaldi bat egin da, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta Dbusek bertan hartu du parte. 

foto_movilidad_elec_jardunaldiaJardunaldian, mahai inguru bat egin da elektromugikortasunaren inguruan diharduten enpresa teknologikoen ordezkariekin batera. Enpresa horietako bat izan da Irizar e-mobility, Irizar Taldearen eta Ibilen elektromugikortasuneko enpresa, zeina ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuetan espezializatuta baitago. Mahai inguruan, Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, mugikortasun elektrikoei lotutako proiektuen gainean eta Gipuzkoak nazioartean eremu horretako erreferente bihurtzeko duen gaitasunaren gainean eztabaidatu du. 

Linea honetan, Europan abian jarritako 12 metroko lehen autobus %100 elektriko sartu zuen Dbusek 2014an. Autobusa Irizarrek fabrikatu zuen. Era berean, pasa den urtean bi autobus elektriko gehiago erosi zituen. Autobus horiek ere Irizarrek fabrikatu zituen, elektromugikortasuna eta efizientzia energetikoa sustatzen dituen REPLICATE proiektu europarraren baitan. 

Une honetan, Dbus proiektu pilotu bat lantzen ari da 18 metroko autobus elektriko artikulatua probatzeko, Donostian. Irizarrek ezaugarri horiekin fabrikatuko lukeen lehen ibilgailua litzateke eta Dbus horrelako ibilgailu baten lehen erakuslea. Ibilgailuak 28-Amara-Ospitaleak linean emango luke zerbitzua, Dbuseko linearik erabiliena eta Euskadin urtean bidaiari kopururik handiena erregistratzen duen linea baita. Kotxetegietan gauez kargatzeaz gain, autobu honek aukerako karga egingo luke Miramongo bukaerako geltokian. 

Dbusek, 3 autobus %100 elektrikoez gain, 20 autobus hibrido dauzka. Beraz, 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. Ingurumena gehien errespetatzen duen flota da Euskal Herrian eta elelektromugikortasunaren erreferentea Estatu mailan.