Dbus-ek bere autobusetako irudi korporatiboa eguneratuko du
Dbusek bere autobusetako irudi korporatiboa eguneratuko du, Donostiako Udalaren irudi berria gehituz. Eguneraketa hau 2017ko uztailaren 21ean onartu zuen Dbuseko Administrazio Kontseiluak, erabiltzaileekiko komunikazioa hobetzeko eta Dbuseko zerbitzua Udalaren garraio zerbitzua dela identifikatzeko.
2004an Dbusek bere irudi korporatiboa modernizatu zuen, logotipotzat Euskal Herriko hegoaldeko zuhaitz igela hartuta eta izen komertzialtzat Dbus izena. Era berean, diseinuan urdina eta berde koloreak sartu ziren. Urdina Donostiari lotutako kolorea da eta berde koloreak, berriz, Dbusek ingurumena hobetzen egiten duen ahalegina agerian jarri nahi du. Azken hamarkadan Dbuseko irudi korporatiboa sendotzen joan da eta oso marka ezaguna bihurtu da, bai maila lokalean bai kanpoan, Europako proiektu askotan parte hartzeagatik eta Estatuko eta nazioarteko erakunde askorekin elkarlanean aritzeagatik.
2017ko maiatzean, Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak Udalaren irudi korporatibo berria onartu zuen. Diseinuaren abiapuntua da Udalak azken hiru hamarkadetan erabilitako logotipoa, eta logotipo hori, aldi berean, hiriaren armarri ofizialean oinarrituta dago. Udalaren irudia berritzeko planteamendua udalaren menpeko departamentu eta erakunde guztien irudia bateratzeko eta integratzeko prozesuaren baitan egin da, udal administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak biltzeko proiektu gisa.
Irudi biak batuz, hau da Dbusen irudia eta Udalaren irudi berria batuz ateratzen den diseinu berria, hasteko, autobusen aurrealdean eta albo luzean aplikatuko da eta, ondoren, autobusen atzealdean ere sartuz joango da. Era berean, gaurtik aurrera erosten diren autobus berriei diseinu berria jarriko zaie.