Hobekuntzak Dbuseko 26, 35, 45 eta 46 lineetan
Azaroaren 28an egin zen Dbuseko Administrazio Kontseiluaren bileran 26, 35, 45 eta 46 lineen zerbitzuan hobekuntza garrantzitsuak egiteko behar den aldaketa aztertu ziren. Hobekuntzak, 2019an jarriko dira martxan.
1) 26-Amara-Martutene linea
Linearen maiztasuna hobetuko da lanegunetan, egun duen 15 minutukoa izatetik 12 minutukora izatera igarota. Honela geratuko dira linearen ordutegiak:
– Lanegunak: 12 minutuan behin.
– Larunbatak: 15 minutuan behin.
– Igandeak: 20 minutuan behin.
Linearen maiztasuna hobetuta erantzun ahal izango zaie, baita ere, lineak egun duen eskari gero eta handiagoari eta Txomin Eneako urbanizazioari lotuta eta alde horretako populazioak izango duen gorakadari lotuta aurreikusten den eskariari.
2) 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak
Gaur egun Arriola aldea eta Antigua auzoa Aieterekin, Miramonekin, Poliklinikarekin eta Ospitaleekin lotzen ditu, 60 minutuan behin. Maiztasun berria 30 minutukoa izango da lanegunetan, eta maiztasun aldaketaz gain lineak ibilbide berria egingo du, Errotaburu eta Lorea Aieterekin, Miramonekin eta Ospitaleekin lotzeko.
Lanegunetan, beraz, lineak hainbat ibilbide edukiko ditu, eta bakoitza 30 minutuan behin emango da.
– Irteerak Arriolatik: egungo ibilbidea egingo dute, hemendik: Arriola, Unibertsitateak, Ondarreta, Pio Baroja, Aiete, Miramon eta Ospitaleak. Irteerak 60 minutuan behin izango dira, xx:30ean.
– Irteerak Errotaburutik: irteerak Tolosa 138tik, 60 minutuan behin, xx:00etan. Hemendik igaroko dira: Errotaburu, Lorea, Unibertsitateak, Ondarreta, Pio Baroja, Aiete, Miramon eta Ospitaleak. Era berean, ibilbide horren barruan, 2 orduan behin Matia zentrotik aterako dira: 10:00h – 12:00h – 14:00h – 16:00h – 18:00h – 20:00h.
3) 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete linea
Ibilbidea aldatuko da Aietetik, Andoain kalean eta Pagolan zerbitzua emateko, 19-Aiete-Bera Bera lineak egiten duen moduan.
Horrela, Pagola Antiguarekin lotuta egongo da eta Erdialdearekin eta tren eta autobus geltokiekin ere bai. Aieten, burualdeko geltoki berrian Aiete 93an egongo da, Etxadin egon ordez.
– Irteerak Renfe-Bus Geltokietatik: xx:25h eta xx:55h
– Irteerak Aiete 93tik: xx:25h eta xx:55h
4) 46-Morlans-San Antonio linea
46 lineak egun duen eskari txikia dela eta, ibilbidea luzatuko zaio Morlans Erdialdiarekin eta Grosekin lotzeko, eta, beraz, Easotik, San Martinetik eta Askatasunaren Hiribidetik ibiliko da. Ibilbide horrek 60 minutuko maiztasuna edukiko du, egun dituen 30 minutukoaren ordez.
Horrez gain, linearen ibilbidea Ategorrietaraino luzatuko da eta Parada Baserria -San Antonio-Montesol-Luis Pradera alderaino, 1.432 biztanle baititu eta hirian garraio publikorik ez duten alde gutxietako bat baita. Era berean, alde horretara iristen zaila da eta aldean bizi den jendeak adineko pertsonen profila dauka. Horregatik, 46 lineak beste izen bat hartuko du: 46-Morlans-San Antonio.
– Irteera Morlans Igogailutik: xx:45h
– Irteerak Askatasunaren Hiribidea 3tik: xx:00h
– Irteerak Parada Baserria 66tik: xx:10h
– Irteerak Askatasunaren Hiribidea 20tik: xx:35h
Aurreikusten da 46 linea 2019ko lehen hiruhilekoan aldatuko dela. 26, 35 eta 45 autobus lineei dagokienez, linea horien aldaketek flotara autobus berriak sartzea eskatzen dutenez, Kotxetegiak handitzeko obrak bukatu arte itxaron beharko da, eta aurreikuspenen arabera 2019ko udaberrian bukatuko dira obrak.