Berriak

Dbus-ek Aenor-en ziurtagiriaren berritzea eskuratu du COVID-19ari aurre egiteko moduagatik

Aenorrek Covid-19ren aurka emandako ziurtagiria lortu eta urtebetera, Dbusek arrakastaz gainditu du ziurtagiri hori berritzeko ikuskaritza. Urtebete baino gehiago darama Dbusek etengabeko doikuntzak egiten COVID-19aren ondoriozko egoera berrira egokitzeko, protokolo berriak garatuz eta Konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri batzuk ezarriz.

Horren erakusle izan dira Dbusen autobusetan ez dela izan Covid bidezko kutsadurarik (0 kasu), azken urte honetan, 10.305.494 milioi erabiltzailek erabiliz Dbuseko zerbitzuak.eta lortutako eskaria gero eta handiagoa dela, 2021eko abuztuan % 80 ingurukoa, hain zuzen.

Dbusek COVID-19ari aurre egiteko aplikatzen dituen neurrien eraginkortasunaren kanpoko berme bat da COVID-19rako Protokoloen Ziurtagiria, eta Osasun Ministerioak COVID-19aren prebentziorako eta higienerako markatutako jarraibideetan oinarritzen da.  Ziurtagiri horren metodologia erakunde nazionalen eta internazionalen gomendioetan oinarritzen da, eta eskatzen du erakundeek COVID-19aren ondoriozko arriskuak kudeatzeko lanei guztiz heltzea. Auditoriak ebaluatzen ditu, besteak beste, COVID-19ari aurre egiteko jarduera protokoloak eta protokolo horiek betetzea.

Dbusek ezarritako neurrietako batzuk dira flotaren eta Kotxetegien instalazio guztien eguneroko garbiketa eta desinfekzioa; ibilgailu guztietan gidariaren postuan babes manpara jartzea; aireztapen iraunkorra, autobusen barruko airearen kalitateari buruzko espezialistek egindako azterketa, 13 segundoz behin airea berritzen dela egiaztatzen duena, minutuko 5 aldiz gutxi gorabehera, gomendatutakoa baino 9-10 aldiz handiagoa.

Nabarmena izan da ere prebentzio neurriei eta prozedura berriei buruz langile eta erabiltzaileei ematen zaien informazioa; gune komunen mugapena; osasun segurtasunareko neurrien ezarpena autobusetan zein instalazioetan; edo hornitzaileei babes eta segurtasun neurriak betearaztea, erabiltzaileei zerbitzu segurua eskaini ahal izateko.

Ziurtagiri berri hau AENORek Bidaiarien Garraio Publikoen gaineko UNE-EN 13816 arauaren arabera 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen zerbitzu kalitatea egiaztatzeko eman duen kalitate ziurtagiriari batzen zaio, Dbusen egunero bidaiatzen duten ia pertsonen erdia linea horietan erregistratzen dira-eta. Konpromiso horiek, gainera, ez dira soilik hiru linea horietan aplikatzen, autobus flota guztian eta Konpainiaren eguneroko funtzionamenduan ere aplikatzen dira.

Berriro ere, AENORek COVID-19ari aurre egiteko protokoloagatik emandako ziurtagiriak erakusten du Donostiako garraio publikoa segurua dela eta Dbuseko mugikortasun iraunkorreko eredua berreskuratzeko beharrezkoa den konfiantza ematen dio, garraio publikoaren alde eginda, Donostian mugitzeko garraiobiderik eraginkorrena eta ekologikoena den heinean.