Dbus-en doako aplikazio ofiziala
Donostiako garraio publikoan mugitzeko behar duzun informazio guztia, denbora errealean. Aplikazioa eleaniztuna da, euskaraz, gazteleniaz, ingelesez eta frantsesez, eta aplikaziotik bertatik hautatu daiteke nahi den hizkuntza.
Orain doako aplikazioaren bertsio berriak hobekuntza ugari dakartza, besteak beste:
- Linea guztien ibilbide planoak, aurkitzeko errazago. Orain errazago aurkituko duzu linea bakoitzaren ibilbidea plano gainean, ordutegien kontsulta pantailatik bertatik.
- Linea guztien eskema edo termometroa eta irteera guztien xehetasuna. Ibilbide bakoitzeko geltoki guztiak eta ordutegi osoa, goizetik gauera.
- Ordutegi guztien kontsulta, azkarragoa eta errazagoa. Ibilbide sinpleagoak geltoki zerrenda osoarekin.
- Iritsiera denboren inguruko informazioa denbora errealean, audioarekin erreproduzitzeko aukerarekin. Orain informazioa ikusten urriko pertsonentzat ere egokitua.
- Alarmak definitzeko aukera. Aplikazioak berak jakinaraziko dizu zure autobusa geltokira iristear dagoela, nahi duzun aurrerapenarekin.
- Zure Mugi txartela birkargatzeko aukera, aplikaziotik bertatik. Mugi atarira sarrera, zure Mugi edo Lurraldebus txartela birkarga dezazun. Gaueko 11:00ak baino lehenago eginez gero birkarga, hurrengo goizean Dbusen autobusetan aktiba dezakezu
- QR kode bidez iritsiera denborak kontsultatzeko aukera. kontsultatu geltokietan autobusak iristeko orduak denbora errealean QR kodeen bitartez eta autobusean zure helmugara iristeko zenbat denbora falta den.
Eta beste hainbat informazio eta zerbitzu, egunero Donostiaz goza dezazun, modu eroso eta errazean.
Dbus-en aplikazioa Android eta iOS-erako dago erabilgarri. Deskargatu zure dendan.
2. Autobusen iritsiera orduak denbora errealean QR kodeen bitartez
Kontsultatu autobusen iritsiera orduak denbora errealean QR kodeen bitartez. Kodeak gaur egun informazio panel elektronikorik ez duten geltokietan daude erabilgarri, eta kode horien bitartez internet konexiodun telefono mugikorra dutenek kontsultatu ahal izango dute zenbat denbora falta den autobusa beraien geltokira heltzeko, modu erraz eta azkarrean.
- Ireki QR/Bidi aplikazioa
- Jarri mugikorra kodearen aurrean. Ziurtatu kode osoa mugikorraren kamararekin hartzen duzula.
Segundo gutxi batzuen ostean, geltoki horrekin lotutako linea guztien iritsiera denboren informazioa agertuko zaizu.