Donostiako Tranbia Konpainia Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen enpresa da, eta bere izen komertziala Donostiabus edo Dbus da.
Konpainia Sozietate Anonimoa da eta 1886an sortu zen. 1887ko uztailaren 18an Donostiako Tranbia Konpainiak garraio kolektiboaren lehen zerbitzua eman zien donostiarrei. Gaur egun eta 1981az geroztik, kapital soziala Donostiako Udalarena da oso-osorik.
Konpainiak zaldiek tiratutako tranbiekin eman zuen bere lehen zerbitzua, eta gaur egun jada 141 autobusek osatutako flota bat dauka, egunez 32 lineatan eta gauez 9 lineatan zerbitzuan ematen, Donostiako hainbat zonalde lotuta.
2023an 7.114.565 kilometro baino gehiago egin ziren hirian zehar eta 29.599.122 bidaia zenbatu ziren. Dbuseko autobus guztiek kalitate eta efizientziari dagokienez araurik zorrotzenak betetzen dituzte, eta horren adibide dira hirian zirkulazioan ari diren 59 autobus hibridoak edo %100 elektrikoak diren hiru autobusak.
Dbusek 612 langile ditu, egunero-egunero donostiarrei eta hiriko bisitariei zerbitzu eraginkorra eta kalitatekoa ematen ahalegintzen direnak. Pertsona horiei guztiei esker, eta Udalari esker, akziodun den heinean, eta baita urteko 25 milioi inguru erabiltzaileei eta bere bilakaeran egin diren aurrerapen teknologiko handiei esker ere, gaur egun Konpainia hiri garraioko enpresa eraginkor eta aurreratuetako bat da Europan.
Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritza Taldea
Dbusen Administrazio Kontseilua da Dbusen gobernurako organo nagusia. Honelaxe dago osatuta organo hori 2024ko urtarrilaren 31n:
- Lehendakaria: Eneko Goia Laso jauna (Donostiako alkatea).
- Lehendakariordea: Olatz Yarza Garagorri andrea (Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotzia).
- Kontseiluko kideak:
– Ane Oyarbide Ochoa andrea
– Jesús María Mur Urretavizcaya jauna
- Idazkaria: Nagore Sarasola Otermin andrea
- Idazkariordea: Eva Ugarte Orozco andrea
Dbuseko Zuzendaritza Taldea honelaxe dago osatuta:
- Igor Gonzalez Aranburu jauna, Zuzendari Gerentea.
- Javier Vallejo Illarramendi jauna, Plangintza eta Zerbitzuetako Zuzendaria.
- Eduardo Gonzalez López jauna, Zuzendari Teknikoa.