125. urteurrenari buruzko liburua

dbus_libro_01

240 orrialde 30 x 24 zm. formatuan, 180 argazki baino gehiagorekin, 115 gr. couché paperean inprimatua, tapa gogorrarekin kuadernatua eta koloretako gaineko azalerekin. Argitalpen elebiduna (euskera-gaztelera). Salneurria: 45 euro. 

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, DBUSek “DBUS 125 urte/años” liburua argitaratu du, non DTK-k 125 urte hauetan hirian egin duen ibilbide historikoa jasotzen baita.

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Liburuak 240 orrialde ditu, eta orrialde horietan konpainiaren ibilbide historikoa egiten da kronologikoki kapitulutan bananduta. Liburuaren hasieran Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatzen dira, eta ondoren hainbat une historiko azaltzen dira, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an; Tranbia Elektrikoa; 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa; Gerra Zibilaren garaia; trolebusen garaia; eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa, azkenean 2011n lehen autobus hibridoa erosi berri den unera heltzeko.

Liburua, testuak euskaraz eta gazteleraz dituena, Juanjo Olaizola Elordik idatzia da, eta nabarmenak dira bertan agertzen diren irudi historiko ugariak, garraio publikoaren bilakaera eta hiriaren beraren bilakaera erakusten dizkiguten irudiak alegia. Liburuan dauden 187 argazkiak fondo kolektibo eta partikular askotatik datoz, besteak beste Trenbidearen Euskal Museotik, Kutxa Fototekatik eta Donostiako Udal Artxibategitik.

Liburua argitaratzeko Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza izan da, haren ekarpenari esker posible izan baita hori. Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari den laguntza.

001

002

003

004

Eskaera bat egin nahi baduzu, eman datu hauek:

125. Urteurrenaren liburua
  • Izena*
    0
  • Abizenak*
    1
  • E-posta*
    2
  • Harremanetarako telefonoa*
    3
  • NAN*(Letrarekin)
    4
  • Fakturazio helbidea*
    5
  • Herria*
    6
  • Posta kodea*
    7
  • Zonaldea*
    8
  • Emate-modua:*
    DBUSeko egoitzan jaso (Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00tara)
    Etxean ematea
    9
  • Ordainketa modua ES12 2100 2258 16 0200344064 kontu korrontean 45 €-ko (gehi bidalketa gastuak) diru- sartzea egin erreferentzia bezela NAN-a ezarriaz Behar-beharrezkoa izango da ordainketa agiria helbide hauetara bidaltzea: [email protected] eta direcció[email protected]
    15
  • Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa Arduraduna: DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAU (“DBUS”) Xedeak: interesenarekiko kontratu harremana mantentzea, garatzea eta kontrolatzea eta egindako eskaria kudeatzea eta bidaltzea. Eskubideak: eskubidea duzu edozein unetan onespena ezeztatzeko, zure datuen tratamenduari ezetz esateko eta datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, horretarako DBUSi eskaria eginda, Donostiako Fernando Sasiain 7 helbidera edo [email protected] helbide elektronikora idatzita. Informazio gehigarria: Pribatutasun Politika izeneko atalean kontsultatu dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza.
    16
  • Pribatutasun Politika onartu*
    “Bidali” sakatzean baimena ematen duzu zure datuak esandako baldintzetan tratatzeko.
    17
  • 18