Dbuseko autobusetan balio duten txartelak
Dbusen bidaiatzeko balio duten txartelak dira Mugi eta Lurraldebus txartel pertsonalizatu guztiak, Mugi txartel anonimoa, San Sebastian Card eta Basque Card txartela.
Mugi txartelak baimendutako kiosko eta estankoen sarean erosi daitezke (begiratu baimendutako establezimenduen sarea), eta San Sebastian Card eta Basque Card txartelak hiriko turismo informaziorako guneetan.
Dbuseko autobusetan txartela sartzean baino ez da baliozkotzen eta inoiz ez autobusetik jaisterakoan.