Berriak

35 lineak markesina izango du Ospitaleen eremuko geralekuan

Gaurtik aurrera, asteartea, maiatzak 20, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineak Ospitaleen eremuan duen abiaburuko geralekua lekuz aldatuko da, eta errepide nagusiaren ondoan jarriko da. Errepide nagusitik zirkulatzen duenez, Onkologikoa II geralekua berreskuratuko da.

Kokapen aldaketa honen helburua da obrak dauden ingurunea saihestea eta geralekuak markesina bat izatea, erabiltzaileak erosoago egon daitezen.