Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan
- 20 Ekaina 2025
- By Esti
- In 46 eu, B1 eu, B10 eu, B2 eu, B3 eu, B4 eu, B6 eu, B7 eu, B8 eu, B9 eu, Berriak, Berriak home, Linea 05 eu, Linea 08 eu, Linea 09 eu, Linea 13 eu, Linea 14 eu, Linea 16 eu, Linea 17 eu, Linea 18 eu, Linea 19 eu, Linea 21 eu, Linea 23 eu, Linea 24 eu, Linea 25 eu, Linea 26 eu, Linea 27 eu, Linea 28 eu, Linea 29 eu, Linea 31 eu, Linea 32 eu, Linea 33 eu, Linea 35 eu, Linea 36 eu, Linea 37 eu, Linea 38 eu, Linea 39 eu, Linea 40 eu, Linea 41 eu, Linea 42 eu, Linea 43 eu, Linea 45 eu
Ekainaren 23an, astelehenean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, igandea, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.
Era berean, berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua.
1.Gautxori zerbitzua, ekainaren 23an, San Juan bezperan
Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Dbusek auzoetara dituen autobus zerbitzuen ordutegiak luzatuko ditu eta 1:00ak arte egongo dira gautxori zerbitzuak Boulevardetik. Hauek izango dira zerbitzuak:
> Ordutegiak ikusi (pdf)
2.Dbus zerbitzu gehiago auzoetara
Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatu dira. Hauek dira zabaltzen diren ordutegiak:
> Ordutegiak ikusi (pdf)
3.Gautxori zerbitzu gehiago ostiral, larunbat eta jai bezperetan
Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, asteburuko gautxori zerbitzuak goizaldeko 4:00etan amaituko dira, ostiral, larunbat eta jai bezpera guztietan. Boulevardetik irtengo dira.
> Ordutegiak ikusi (pdf)
4.Gaueko zerbitzua Igeldora ekainaren 23tik aurrera
Ekainaren 23tik aurrera, astelehena, eta abuztuaren 31ra arte, igandea, 16 lineak zerbitzu gehiago emango ditu Boulevard 19tik, 23:05ean eta 0:00etan beste bi irteera gehiagorekin. Iraileko ostiral, jai bezpera eta larunbatetan ere egongo dira irteera horiek.
Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte Igeldo auzoak autobus zerbitzua izango du gauean, ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7-IGELDO gautxoriarekin. Gautxoria 1:00etan, 2:00etan, 3:00etan eta 4:00etan aterako da Boulevardetik eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino eta Kanpineraino. Aurten, gainera, modu esperimentalean, lineak iraileko asteburuetan ere emango du zerbitzua, baina kasu honetan, ostiraletan eta jai bezperetan azken irteerak 3:00etan izango dira, gainerako gautxori lineetan bezala (neguko ordutegia).
5.B2 linearen ibilbidea Miramon, Mikeletegi eta Ospitaleetaraino luzatuko da
Ekainaren 23tik aurrera, Erdigunea Aiete eta Bera Berarekin lotzen duen B2-Aiete-Bera Bera linean ere hobekuntzak egongo dira. Hala, ibilbidea luzatuko da, Miramon, Mikeletegi eta Ospitale inguruari ere zerbitzua emateko, erabiltzaileen beharretara egokituago dagoen zerbitzua eskainita. Hobekuntza hori esperimentala izango da; beraz, udan egingo da proba, eta irailaren 27an, larunbata, amaituko da. Proba hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira.> Informazio osoa ikusi (pdf)
6.Zerbitzu bereziak udako ekitaldietarako
Aparteko autobus zerbitzuak egingo dira hirian udan egin ohi diren ekitaldietarako (Jazz Jaialdia, Aste Nagusia, kontzertuak, etab.). Informazioa ekitaldi bakoitzean emango da bereziki.
7.Maiztasun handiagoa 24 eta 27 lineetako autobusetan
Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, jaiegunetan 24-Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira, izan ere, hil horietan asteko egun guztietako ordutegiak bateratuko dira.
8.39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango udan
2025eko udan, Dbuseko 39-Urgull mikrobus lineak ez du zerbitzurik emango.
9.Anezka zerbitzua Illunbeko aparlekutik Erdialdera
Abisua: Abuztuaren 13an, 14ean, 15ean eta 16ean ez da anezka zerbitzurik izango zezenketak direla eta.
Uztailaren 12tik aurrera, larunbata, abuztuaren 31ra arte, igandea, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko. Hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
10.“Dbus gehiago, uda gehiago” udako kanpaina
Uda iritsi da eta Dbusek garraio publikoan mugitzera animatzen ditu berriz ere donostiarrak eta bisitariak, hiriak eskaintzen dituen plan guztiez gozatzeko, HANDIKIRO gozatzeko. “Dbus gehiago, uda gehiago” lelopean, ordutegi zabalagoak eskainiko ditugu ibilgailu pribatuaren alternatiba hobea izateko eta Donostia hiri erosoagoa, jasangarriagoa, bizigarriagoa eta kerik eta zaratarik gabekoa izan dadin.Gure eguneko 32 lineek eta gaueko 9 lineek sare zabal bat osatzen dute eta merke eta kezkarik gabe mugitzeko eta hiriko trafikoa arintzeko modurik onena dira.
