Berriak

Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 853.424 bidaia erregistratu dira eta

Dbusenautobusen erabilera masiboa izan da 2025eko Aste Nagusian. Abuztuaren 9tik, larunbata, 16ra, larunbata, 853.424 bidaia egin dira Dbusen autobusetan. Hau da, 2024an erregistratutako 805.664 bidaiak baino %5,93 gehiago izan dira. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.

Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:

  • Aste Nagusia 2025: 853.424 bidaia.
  • Aste Nagusia 2024: 805.580 bidaia.
  • Aste Nagusia 2010: 800.945 bidaia.
  • Aste Nagusia 2023: 769.121 bidaia.
  • Aste Nagusia 2009: 766.558 bidaia.
  • Aste Nagusia 2012: 765.505 bidaia.

 

Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.

Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, osteguna (2018ko Santo Tomas egunaren ondoren, 129.321 bidaiarekin, erabilera handiena izan duen eguna), abuztuaren 11n, astelehena, eta abuztuaren 13an, asteazkena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 128.310 bidaia, 116.362 bidaia eta 116.275 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.

Hau da bidaien kopurua egunez egun:

  • Abuztuak 9, larunbata: 103.808 bidaia
  • Abuztuak 10, igandea: 80.744 bidaia
  • Abuztuak 11, astelehena: 116.362 bidaia
  • Abuztuak 12, asteartea: 114.161 bidaia
  • Abuztuak 13, asteazkena: 116.275 bidaia
  • Abuztuak 14, osteguna: 128.310 bidaia (Dbusen historian bigarren erabilera handiena izan duen eguna)
  • Abuztuak 15, ostirala: 115.239 bidaia
  • Abuztuak 16, larunbata: 102.872 bidaia

 

Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 209.943 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 177.615 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 145.268 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 90.076 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 89.443 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 27.782 bidaia erregistratu dira.

Gautxorien lineen erabilera, berriz, %1,56 igo da aurreko urtearekin alderatuta, 38.868 bidaiarekin. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %5,69 bidaiari igoera izan du 2024ko datuekin alderatuta, 4.273 bidaia zenbatu baitira.

Egun hauetan, Dbusek zerbitzu asko eskaini ditu, 23.400 zerbitzu baino gehiago izan baitira, eta zerbitzu horiek ematen 270 gidari aritu dira egunero, beste 45 pertsona gehiagoren laguntzarekin, batez ere ikuskatzaile eta tailerreko langileekin, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendurako beharrezkoak diraetaeta.