Illunbe - Erdialdea anezka zerbitzua

 

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdearen arteko joan-etorriak errazten ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin.

Gabonetako jaien inguruan eta udan zehar eskaintzen da zerbitzua.

2026KO UDAKO ANEZKA ZERBITZUA

Anezka-zerbitzuak 30 minutuko maiztasuna izango du, eta uztailaren 11tik abuztuaren 31ra arte egunero eskainiko da zerbitzua.

Orain arte bezala, bi geltoki izango ditu:

  • Illunbeko geltokia (Erdialderantz): irteerak 11:00etatik 22:30era, 30 minutuan behin.
  • Mendeurreneko plazako geltokia (Illunberantz) : irteerak 11:10etik 22:40era, 30 minutuan behin.

Servicio lanzadera Illunbe - Centro

TARIFAK ETA ORDAINKETA MODUAK

Anezka zerbitzu honi, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %40eko hobaria dutenak, QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Bidaia garraio txartelarekin edo EMV txartelekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.

AUTOBUS %100 ELEKTRIKOA

Illunbetik hiri Erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.

Autobús eléctrico Illunbe

logos-footer