Errekor historikoa Dbus-en, autobusaren erabileran, 2025ean 33,7 milioi bidaia baino gehiago eginda
2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.382 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,3ko hazkundea adierazten dute 2024an erregistratutako 32.026.966 bidaiako zifrarekin alderatuta (1.708.416 bidaia gehiago), eta %14ko hazkundea, 2023an erregistratu zen 29.599.121 bidaiako zifrarekin alderatuta (4.135.092 bidaia gehiago).
Behin-behineko kopuru horiekin, 2025. urtea lehen postuan kokatzen da Dbusek urte batean egindako bidaia kopuruen rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik, eta 2024ko datuak ere gainditu dira, orduan ere urteko bidaia kopurua 30 milioikoa baino handiagoa izan baitzen.
– 2025. urtea: 33.735.382 bidaia
– 2024. urtea: 32.026.966 bidaia
– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia
– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia
– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia
– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia
Linea erabilienei dagokienez, 13 linea izan da 2025ean bidaia gehien erregistratu dituena, 4.204.873 bidaiarekin; ondoren, 28 linea, 4.158.832 bidaiarekin; 5 linea, 3.129.084 bidaiarekin.
Dbusek, halaber, urrian hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra hileko bidaia kopuruan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia zenbatu ziren.
Erabilera indize hori ikusgarria da, 190.000 biztanle baino ez dituen hiria baita. Horrek esan nahi du, beraz, Europan dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat lortu dela: 180 bidaia/biztanle-urte. Datu horiekin, Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa finkatzen da, eta hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtzen da.
Horretaz jabetuta, 2026an Dbusen lanean jarraituko dugu donostiarren konfiantza hobetzeko.
