23 eta 32 lineak: aldaketak obrak direla-eta
- 23 Iraila 2026
- By Maite Santos
- In Linea 23 eu, Linea 32 eu, Oharrak
Errondo Gaineko igoeran egiten ari diren obrak direla eta, irailaren 24an eta 25ean, 9:00etatik 13:30era gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineen ibilbideetan.
- 23-Errondo-Puio linea: San Bartolome 3tik xx:00etan eta Borrototik xx:10ean irteten diren zerbitzuek ibilbide normala egingo dute bi noranzkoetan.
– Borroto alderantz: San Bartolome 3tik xx:30ean irteten diren zerbitzuek ibilbidea aldatuta izango dute. Pio XII.eko geralekutik aurrera, ez da Errondo pasealekutik joango eta Katalina Eleizegitik igoko da, 32 lineak egiten duen moduan (geldialdi guztiak egingo ditu), eta Merkezabaleraino iritsiko da. Errondo Gaina kaleko biribilgunean (Miralles Erretegia) noranzko aldaketa egingo du eta Borroto 20raino jarraituko du (ibilbide amaierako geralekua). Errondo, Errondo 32, Errondo Gaina 49 eta Azkaratene geralekuetan ez da geldituko, eta horietan gelditu ordez Pio XII.ean eta Etxadi Parkean egingo ditu geldialdiak.
– Erdialderantz: ohiko ibilbidea.
- 32- Puio-Errondo linea: San Bartolome 3tik xx:45ean eta Errondo Gaina 27tik xx:55ean irteten diren zerbitzuek ibilbide normala egingo dute bi noranzkoetan.
– Errondo Gainerantz: San Bartolome 3tik xx:15ean irteten diren zerbitzuek zerbitzuek ibilbidea aldatuta izango dute. Etxadi parkea 2ko geralekura iristen direnean, noranzko aldaketa egingo dute Errondo Gaina kaleko biribilgunean (Miralles Erretegia), eta Borroto 20raino bueltatuko dira (23 linearen ibilbide amaierako geralekua). Errondo Gaina 107, Errondo Gaina 91, Errondo Gaina 55 eta Errondo Gaina 27 geralekuetan ez da geldituko, eta horietan gelditu ordez Etxadi Parkean eta Colladon egingo ditu geldialdiak.
– Erdialderantz: xx:25ean irteten diren zerbitzuek, Borroto 20tik, 23 linearen ibilbide eta geldialdi berak egingo dituzte San Bartolomeraino. Errondo Gaina 27 eta Errondo-Barkaiztegi geralekuetan ez da geldituko, eta horietan gelditu ordez Etxadi Parkean eta Colladon egingo ditu geldialdiak.
