Berriak

Polloera Dbus zerbitzu bereziak Santu Guztien Egunagatik

Azaroaren 1ean, igandean, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Polloe Hilerrira, Santu Guztien Eguna dela eta. Irteerak Erdigunea, Antiguo, Amara eta Loiola-tik izango dira.

 

POLLOE-RA ZERBITZUAK 

  • Okendo 18tik (9-Egia-Intxaurrondo linearen geltokian):
  • Zerbitzu bereziak 10:00etatik 14:00etara 20 minuturo.
  • 15-20 minuturo gutxi gorabehera 9-Egia-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak.

 

  • Antiguotik (Zumalakarregi 9) Amara eta Loiolatik:
  • Zerbitzu bereziak 9:45etik 13:45era 30 minuturo.
  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak: 11:00 – 12:30 – 14:00 – 15:30 – 17:00 – 18:30 gutxi gorabehera.

 

POLLOE-TIK ZERBITZUAK

  • Polloetik ere irteera bereziak egongo dira itzultzeko:

– Okendo 18ra: 10:20etik 14:00etara 20 minuturo.

– Amara, Loiola eta Antiguo alderantz: 10:15etik 13:45era 30 minuturo.

 

  • Era berean, Karmengo Ama 65 geltokitik ere zerbitzuak egongo dira (geltoki hau Polloeko sarrera nagusitik 180 metrora kokatuta dago)

– 15-20 minuturo gutxi gorabehera 9-Egia-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak.

– 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak: 9:45 – 11:15 – 12:45 – 14:15 – 15:45 – 17:15 – 18:45 gutxi gorabehera.