Berriak

Dbus-ek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko Munduko Egunarekin.

Dbusek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko azaroaren 15ean, igandean, ospatuko den Munduko Egunarekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.