Azaroaren 22a, igandea – Aldaketak Donostiako Zurich Maratoia dela eta
Azaroaren 22an, igandea, hiriko kaleetan Donostiako Zurich Maratoia egingo dela eta, Dbuseko zerbitzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira. Aldaketa horiek azaroaren 21eko gauean hasiko dira.
AZAROAK 21, LARUNBATA
Zirkulazio mozketak azaroaren 21ean hasiko dira, larunbata. Boulevard 24:00etatik aurrera itxiko da Legazpi kaletik, eta itxita egongo da zerbitzuaren amaierara arte. Boulevardeko geltokiak leku hauetara lekualdatuko dira:
– B1 eta B8 lineak: Legazpi kalera, Peñafloridatik irtenda Hernani kalerantz.
– B2 eta B9 lineak: Gipuzkoa Plazara (19 linearen geltokia).
– B3 linea: Legazpi kalera, Peñafloridatik irtenda Hernani kalerantz.
– B4 linea: Okendo 11ra, Peñafloridatik irtenda Hernani kalerantz.
– B6 eta B10 lineak: Gipuzkoa Plazara (14 linearen geltokia). Idiakezetik irtenda Askatasunaren Hiribiderantz.
AZAROAK 22, IGANDEA
Azaroaren 22an, igandea, 7:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera, geltokiak aldatuko dira lasterketak eragindako eremuetan.
Era berean, 7:30etik 13:00etara Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango dira, (38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean eta TB6 Taxibus Ulia eta TB7 Taxibus Atotxaerreka-Itsasargiaren pasealekua zerbitzuetan izan ezik), bidaia horien kostua probaren antolatzaileek hartuko baitute beren gain.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
