Tranbia Konpainiak onetsi du Zerbitzua Hobetzeko Sistema (ZHS)
Gaurko egunez, Tranbia Konpainiak aho batez onetsi du ZHS ezartzea, hau da, garraio publikoa ustiatzeko laguntza ematen duen sistema bat, teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen duena, erabiltzaileari ematen zaion zerbitzua hobetzeko, eta barne-komunikazioko kanal bat sortzen du, gidariak eta autobustegia elkarrekin komunikatzeko, hain zuzen.
ZHS hau lehiaketa publikora irtengo da udazkenean, eta Odon Elorza alkateak atzo emandako datuen arabera, datorren urteko udan aplikatzen hasiko da, nahiz eta, sistema doitzeko eta behar bezalako funtzionamendua izateko, hemezortzi hilabeteko epea beharko den.
1,7 milioi euroko inbertsioa da hasierakoa eta gero mantentze-lanek urtean 120.000 eskatuko dute. Trukean, bidaiariak geralekuan bertan jakin ahal izango du autobusak noiz iritsiko diren eta beraz, zenbat denboraz itxoin behar duen. Instalatuko diren paneletan jakinaraziko ere dira beste ibilbideekiko loturak eta bestelako informazio jakingarria.
Autobus barrenean ere jakin ahal izango dira denborak, hurrengo geldialdiak eta eskura dauden autobus-aldaketak. Komunikazio hauen transmisioa hiru bide erabiliz egin daiteke: autobusetako panelak, megafonoa edo irudi-pantailak.