Berriak

Marrutxipiko autobustegiaren eraikina 2003ko udaberrian zabalduko da

Tranbia Konpainiaren autobustegi berria datorren urteko udaberrian zabalduko da, obretan bi urte baino gutxiago igarota. Marrutxipiko erreka-zuloan eraikitzen ari den instalazioa izango da Ategorrietako oraingo hangarren ordezkoa. Oraingo autobustegia dagoen lekuan, berriz, 125 etxebizitza egingo dira, 25 babes ofizialekoak eta gainerakoak prezio librekoak.
Autobustegi-eraikin berriak bost oin izango ditu, bi kale-mailatik gora eta beste hiru lur azpian, eta guztira ia 12.000 metro koadroko orube baten gainean eraikitzen ari dira.

Hamabi milioi eurotik gorako inbertsioa da, baina konpainiaren instalazioak modernizatzeko eta zerbitzu guztiak zentralizatzeko aukera emango du.

Eraikineko zatirik handiena autobustegiak berak hartuko du, sotoko oina hain zuen, eta bertara sartzeko eraikineko hego-fatxadan dauden malda batzuetatik joan beharko da.

Bertan 114 ibilgailu sartu ahal izango dira: 66 arrunt eta 48 artikulatu.