DBUSek autobusen denborei buruzko informazio panel elektroniko gehiago jarri ditu auzoetan
DBUSek autobusak iristerako falta den denboraren inguruko informazioa ematen duten panel elektroniko berriak jartzen ari da autobus geltoki berrietan. Hurrengo egunetan martxan egongo diren panelak 8 geltoki huatekoak izango dira:
- Ulia (José Elosegi etorbidean, 13, 14, 24 eta 31 lineen berri emateko)
- San Martzial – Txapiñene 44 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko)
- Martillum – Lauaizeta 33 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko)
- Mons 77 (Intxaurrondon, 9, 27, eta 33 lineen berri emateko)
- Mons-Julimasene (Intxaurrondon, 8 eta 29 lineen berri emateko)
- Zarategi 71 (Intxaurrondon, 9, 27, 29 eta 33 lineen berri emateko)
- Amerika Plaza (Tolosa etorbidean, 5, 25 eta 27 lineen berri emateko)
- Bartzelona etorbidea 15 (Loiolako Erriberaken, 26, 27 eta 31 lineen berri emateko)
2005ean jarri ziren lehenengo panel elektronikoak. Ordutik hona, panel gehiago jarri dira progresiboki hiriko hainbat auzoetan, gaur egun 74 panel daude jarrita.
8 panel berri hauekin, 82 izango dira hirian zehar instalatuta egongo diren panelak. Hau da panel hauen banaketa:
- Antigua: 14 panel elktroniko
- Erdia: 18 panel elktroniko
- Amara: 11 panel elktroniko
- Gros: 10 panel elktroniko
- Intxaurrondo: 5 panel elktroniko
- Altza: 5 panel elktroniko
- Bidebieta-Herrera-Ategorrieta: 7 panel elktroniko
- Berio: panel elktroniko 1
- Aiete-Miramon: 4 panel elktroniko
- Igeldo: panel elktroniko 1
- Egia-Norteko geltokia: 3 panel elktroniko
- Loiola-Martutene: 2 panel elktroniko
- Loiolako Erriberak: panel elktroniko 1
Panel elktronikoa ez duten gainontzeko geltokientzat, bi urtetik hona autobusak iristeko falta duen denboraren berri jaso daiteke SMS eta web orriaren bitartez. Sistema hauen bitartez ez duzu zertan geltokian bertan egon eta informazioa telefono mugikorraren bitartez eska dezakezu, geltokiaren kodea ezagututa, edo Interneterako konexioa duen ordenagailu baten bitartez.
Helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea da, eta hobekuntza hauek erabiltzaileek sumatu eta baloratzea.
Iniziatiba hau Donostiako Tranbia Konpainiak jarri duen berrikuntza teknologikoaren baitan kokatzen da. Zerbitzua eta informazioaren kudeaketan hobekuntzak egiteaz aparte, hobekuntzak ere egiten ari dira ingurugiroaren arloan, ekarri diren autobus berriekin.