Berriak

DBUSek 845.438 bidaiari izan ditu Aste Nagusian, marka berria

viajeros_Semana_Grande2Hiri autobusak inoiz baino gehiago erabili dira 2010eko Aste Nagusian eta erabilera marka berria ezarri da. 845.438 bidaiarik erabili dituzte DBUSeko autobusak Aste Nagusian zehar, aurreko urtearekin alderatuta baino 28.198 gehiago.

Donostiako jaietan gehien erabili den garraio publikoa izan dira DBUSeko autobusak. Hauen erabilera progresiboki haziz joan da azken urteotan, eta 145.000 erabiltzaile ge-hiago zenbatu dira azken 5 urteetan, %21eko hazkundearekin.

Esan beharra dago iazko erabilera zifra Donostiako Aste Nagusi guztietako altuena zela.

Autobusa gehien erabili diren egunak abuztuaren 20a, ostirala, 110.472 bidaiarirekin eta abuztuaren 27, asteartea 108.736rekin izan dira.

Gaueko zerbitzuetako erabilera ere oso garrantzitsua izan da, su artifizialen osteko zerbitzu berezietan 110.000 bidaiari baino gehiago izan baitira.

Hazkundea hiriko auzo guztietako lineetan eman da. Hauek izan dira aurtengo Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak. Amara (21 eta 28 lineak) 151.829 bidaiarirekin, Benta Berri eta Añorga (5 eta 25 lineak) 127.418 bidaiarirekin, Altza (13 linea) 107.561ekin, Egia-Intxaurrondo (8,9 eta 29 lineak) 97.052rekin, Martutene (26 linea) 46.937rekin, Aiete (19,23, 31 eta 32 lineak) 46.529rekin eta Bidebieta (14 linea) 39.006rekin.

DBUSek zerbitzuak hedatu behar izan ditu bidaiari guzti hauek behar bezala garraiatu ahal izateko, egun hauetan 25.000 zerbitzu baino gehiago eskaini ditu 260 gidarirekin, eta 40 pertsona gehiagoren laguntza jaso dute, ikuskariak eta tailerreko langileak batik bat, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendu egokirako ezinbesteko lana egiten dutenak.