Berriak

OSO BALORAZIO HANDIA ERABILTZAILEEN ALDETIK GOGOBETETZEARI BURUZKO AZKEN INKESTAN

Evolucion_valoracion_usuarios_DBUS2010eko azken hiruhilekoan, UNE 13816 arauaren arabera kalitate egiaztatzeko prozesuaren baitan, DBUSek merkatu ikerketa bat egin du 5., 13. eta 28. lineak (Benta Berri, Altza eta Amara-Ospitaleak lineak) erabiltzen dituzten pertsonen gogobetetze maila neurtzeko.

Horretarako, inkesta bat egin du autobusetan bertan, zerbitzurako esanguratsuak diren alderdiez galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta.

Oro har, erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte aztertutako alderdi guztiak. Batez beste 7,60ko puntuazioa eman diete. Baloratutako alderdi guztiak ontzat eman dituzte; oso ona altua eman diete, 6,09tik gorakoa alegia.

Lortutako puntuazioak aurreko urteetan egindako inkestetan lortutako puntuazioak gainditu ditu berriro ere; Izan ere, aurreko inkestetan honako puntuazioak lortu ziren: 6,08 2002an; 6,35 2003an; 7,09 2005ean; 7,32 2007an; 7,36 2008an, eta 7,56 2009an.

Lineaz aldatzeko aukera, puntualtasuna, irisgarritasuna eta eskainitako zerbitzua dira erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak. Horiek denek 8 baino puntuazio handiagoa lortu dute. Honakoak dira banan-banan erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak:

– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak eta geltokiak (8,46)
– Gaueko zerbitzua asteburuan zehar – HONTZAK (8,35)
– Puntualtasuna. Eskainitako zerbitzua betetzea (8,17)
– Lineaz aldatzeko aukera (7,99)
– Seguru sentitzea bideo-zaintzako sistemarekin (7,97)

Amara-Ospitaleak 28. linea, Altza 13. linea eta Benta-Berri 5. linea dira Donsotian gehien erabiltzen diren autobus lineak.

2010. urtean hiru linea horien bidaiariak, denak batuta, 11.513.117 izan ziren, eta gaur egun 35.000 pertsonak baino gehiagok, hau da, DBUSeko erabiltzaileen %40ak erabiltzen ditu linea horiek.