Berriak

Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek DBUSeko Kotxerak bisitatu dituzte

visita_altzaGaur, 2011ko urriak 20, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek Dbuseko Ate Irekiko lehenengo Jardunaldian parte hartu dute. Azaldutakoek DTKren 125 Urteurrenaren historioa ezagutu ahal izan dute Gerardo Lertxundik, DBUSeko Zuzendari Kudeatzailea, eman duen aurkezpenarekin.

1886ko abuztuaren 28an sortu zen Donostiako Tranbiaren Konpainia (DTK), beraz, aurten 125. urteurrena da. Arrakastazko ibilbide hori ezin izango zatekeen burutu egunez eguneko erabiltzaileen laguntzarik gabe, 125 urtetan etenik gabe erabili baitituzte konpainiaren zerbitzuak eta gaur egun oraindik ere autobusa modu masiboan erabiltzen jarraitzen dute. Bestalde, historian zehar konpainian zerbitzua eskaini duten langile ugarien esfortzu eta dedikaziorik gabe ere ezin izango zatekeen hori egin.

Hori dela eta, DTKk jarduera-egutegi bat prestatu du datozen hilabeteotarako. Hoien artean DBUSeko Ate Irekiko Jardunaldiak antolatu dira, non herritarreei Kotxeraseko instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua erakutsi nahi zaie.

Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetan banatuta, eta lehenengo hau, urriaren 20a, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunei dagokie.

BISITA:

Ø Aurkezpena, Donostiako Tranbia Konpainiaren historioa ezagutzeko: Konpainiaren sorrera, 125 urte hauetan erabili diren ibilgailu ezberdinak, etab.

Ø Kontrol gunea

– SAE (Sistema de Ayuda a la Explotación),

– Emisora

– Panelak

– Bideo-zaintza (kamerak)

Ø Tailerrak

– Horniketa eta garbiketa

– Mantenua eta konponketa

– Biltegia

Ø Autobusen aparkalekua

Ø Amaitzeko, zizka-mizka txiki bat eskainiko zaie bisitariei eta bisitarekin amaitzeko txartel eramalea eta kotoi ekologikoz egindako poltsa bana oparituko zaizkie, biak 125 . urteurrenaren logoarekin. 

BIDEOA IKUSI

BISITEN EGUTEGIA

Dbuseko kotxerak bisitatu nahi dituen orok izena eman dezake [email protected] helbidera email bat bidalita edo 943 000 222 zenbakira deituta. Bisitak astean zehar izango dira, goizeko 11:00etan. Bisita hauek jende helduari zuzenduta daude, eta haurrentzat beste batzuk daude prestatuta, eskolen bitartez, egokiagoak beraien adinarentzat.

Hau da Ate irekien egitegia: 

  • GROS- EGIA:2011ko azaroak 16 eta 17
  • ANTIGUO- BERIO: IGARA 2011ko abenduak 14 eta 15
  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrila amaieran
  • ERDIA – ALDE ZAHARRA : 2012KO otsaila erdialdean
  • BIDEBIETA- HERRERA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoa erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirila amaieran
  • AIETE- MINTEGIA: 2012ko maiatza erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekaina hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekaina amaieran