Berriak

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ANTIGUO, BERIO eta IGARAko bizilagunentzat

web_entrada_cocherasDBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2011ko abenduaren 14-15an izango da. Oraingo honetan, Antiguo, Berio eta Igarako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
  • ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
  • HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.