Berriak

DBUSEK 125. urteurrenaren liburua aurkezten du

Copia_de_sobrecubierta_TSS-2Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, DBUSek “DBUS 125 urte/años” liburua argitaratu du, non DTK-k 125 urte hauetan hirian egin duen ibilbide historikoa jasotzen baita.

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Liburuak 240 orrialde ditu, eta orrialde horietan konpainiaren ibilbide historikoa egiten da kronologikoki kapitulutan bananduta. Liburuaren hasieran Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatzen dira, eta ondoren hainbat une historiko azaltzen dira, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an; Tranbia Elektrikoa; 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa; Gerra Zibilaren garaia; trolebusen garaia; eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa, azkenean 2011n lehen autobus hibridoa erosi berri den unera heltzeko.

Liburua, testuak euskaraz eta gazteleraz dituena, Juanjo Olaizola Elordik idatzia da, eta nabarmenak dira bertan agertzen diren irudi historiko ugariak, garraio publikoaren bilakaera eta hiriaren beraren bilakaera erakusten dizkiguten irudiak alegia. Liburuan dauden 187 argazkiak fondo kolektibo eta partikular askotatik datoz, besteak beste Trenbidearen Euskal Museotik, Kutxa Fototekatik eta Donostiako Udal Artxibategitik.

Liburua argitaratzeko Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza izan da, haren ekarpenari esker posible izan baita hori. Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari den laguntza.

DTK-k arrakastaz egindako ibilbide hau ez litzateke posible izango eguneroko erabiltzaileek 125 urte hauetan, etengabe, Konpainiaren zerbitzuak erabili izan ez balituzte eta oraindik ere autobusa masiboki erabiliko ez balute.

Ez litzateke posible izango, ezta ere, Konpainian lanean ibilitako langile askoren ahelgin eta dedikazioari esker ez balitz. Horregatik, abenduaren 15ean DTK-ko langileei omenaldia egingo zaie Donostia-San Sebastiango udaletxean.

Liburua jada eros daiteke liburudendetan eta DBUSen web orrian ere – www.dbus.es- eskuratu daiteke.

Liburua online erosi