TELEDONOSTIK DONOSTIABUS saritu zuen urtezahar gauean
2011ko abenduaren 31ko gauean Teledonostik urte amaierako kanpaiak emateko Donostiako Amara Plaza Hotelean prestatu zuen saio berezian 2011ko unerik hoberenen sariak banatu ziren.
Tito Irazusta Teledonostiko zuzendariak aurkeztutako saioan urtean zehar Donostian jazotako gertakari esanguratsuenen irudiak aurkeztu ziren. DBUSen 125. urteurrena izan zen abenduko albisterik adierazgarriena epaimahaiaren ustez, DBUSek Donostiako hiriari 125 urte hauetan eskaini dion zerbitzuarengatik.
DBUSeko zuzendari kudeatzaile Gerardo Lertxundik jaso zuen saria, eta herritar guztien mugikortasuna hobetzeko langile guztiek egiten duten lana eta konpromisoa aitortu nahi izan zituen. Era berean, gogoratu nahi izan zuen saria egunero autobusa erabiltzen duten herritarrekin konpartitua dela, hauei esker hiri ekologikoago eta gizatiarragoa sortzen laguntzen dugulako.
Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. DBUS-eko erabiltzaileen errekor historikoa
SANTO TOMAS egunean, aurreko abenduaren 21a, asteazkena, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 124.028 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar.
Nahiz eta azkeneko datuen kontabilizazioaren zain egon, 2011 urtean DBUS autobusek erabilera gehien izan zuten eguna izango litzateke.
Orain arte, zifra altuenak Donosti Egun bezperan, urtarrilak 19, 116.942 bidaiarekin eta Aste Nagusiko abuztuaren 14ean 106.261 bidaiarekin lortu ziren.
Kopuru hori enpresak historia osoan egun bakarrean izan duen handiena da eta aurreko errekorrarekin (aurreko urteko egun berekoa) alderatuta.
Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:
- – 28-AMARA-OSPITALEAK: 18.937 bidaiari.
- – 13-ALTZA: 15.570 bidaiari.
- – 5-BENTA BERRI: 16.296 bidaiari.
- – 26-AMARA-MARTUTENE: 8.282 bidaiari.
- – 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 6.049 bidaiari.
- – 14-BIDEBIETA: 5.548 bidaiari.
- – 9-EGIA-INTXAURRONDO: 6.063 bidaiari.
- – 17-GROS-AMARA: 4.883 bidaiari.
Lanegun batean dauden erabiltzaileekiko SANTO TOMAS egunean erregistraturiko zifrek %35eko hazkundea suposatzen dute, hau da, lanegunetako batazbestekoa baino 34.000 bidaiari gehiago gutxi gorabehera.
Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, DBUSek lineak sendotu zituen 19 gidariekin eta autobus osagarriekin, 214 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.
Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.
DBUSeko argazki digital lehiaketaren sari banaketa
2011ko abenduaren 19 astelehenean, DBUSen Argazkigintza lehiaketaren sari banaketa egin da, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean (S.F.G)
Donostia Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, 150 argazki inguru izan dira Dbus, FNAC eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolaturiko Argazki Digital Lehiaketan parte hartutako argazkiak.
Sari banaketa Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izan da, Gerardo Lertxundi, Dbuseko Zuzendari Kudeatzailea, Justo Albarrán, FNACeko Zuzendaria eta Julio Tejadas, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Lehendakariaren presentziarekin.
Kategoria bakoitzeko sariez aparte, irabazle bakoitzak 125. urteurrenaren logoa duen bisera eta txartelak gordetzeko funda batez gain, autobus maketa bat jaso zuten ere.
A Mailako irabazleak (HAURRAK: 14 urte dituztenak eta azpikoak) hauek izan dira:
- 1go Saria: Eneko Corvo, “El bus doble” argazkiarekin. Argazki Kamera SAMSUNG ST5000N + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
- 2. Saria: Telmo Lertxundi, “Foto bus Zurriola” argazkiarekin. Haurrentzako Marko Digitala PHILIPS 7″ + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
- 3. Saria: Ander Mijangos, “Mi autobús” argazkiarekin. 40€ balioko Argazki Material Txartela + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa.
- Langileen saria haur mailan: Paola Rodrigo, “Color” argazkiarekin. Argazki Kamera SAMSUNG PL120NEG 2.7″
B Mailako irabazleak (NAGUSIAK: 14 urtetik aurrera) hauek izan dira:
- 1go Saria: Adrian Misichevici, “D-Dbus” argazkiarekin. Argazki Kamera CASIO EXFH100N + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
- 2. Saria: Miren Chocarro, “Donostia nevado en Dbus” argazkiarekin. Marko Digitala PHILIPS UKIPEN PANTAILA MEM2GB + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
- 3. Saria: José Ramón Varela, “Por la Concha” argazkiarekin. 60€ balioko Argazki Material Txartela + DBUS autobusetan erabiltzeko 3 Hilabeteko Bonoa
- Langileen saria nagusien mailan: Javier Rodrigo, “Dentro de 125 años…” argazkiarekin Argazki Kamera SONY DST110NEG Ukipen pantaila
Horrez gain, egun berean argazki hautatu eta irabazleen erakusketa inauguratu zen Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Erakusketa aretoan, bertan mantenduko delarik 2012ko urtarrilaren 6 arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera 17tatik 21etara eta larunbatetan 17tatik 20tara izango da
“Autobusa eta gabonak”, 5. haur marrazketa lehiaketaren irabazleak
125. ureturrena dela eta, 800 haurrek baino gehiagok parte hartu dute “Autobusa eta Gabonak”5. Haur marrazketa lehiaketan, DBUS eta San Martin Merkatuak antolaturikoa, FNACen laguntzarekin.
2011ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da Jon Albizu, Mugikortasun eta Garraio Publikoko zinegotzia eta Gerardo Lertxundi, DBUSeko Zuzendari Kudeatzailearen eskutik.
A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:
- 1.go Saria: Aimar Zabalegui (8 urte). Ekintza ikastola. DBUS-eko autobusak 2012an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA
- 2. Saria: Maren Marie San Sebastián (8 urte) Jakintza ikastola. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA
- 3. Saria: Nahia Eizagirre (7 urte) Santo Tomas Lizeoa. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta
B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:
- 1º Saria: Andrés Romeo (12 urte). English School. DBUS-eko autobusak 2012an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA
- 2. Saria: Yaiza Etxaniz (12 urte) Zubiri- Manteo institutua. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA
- 3º Saria: Iraia Lasa (9 urte) Intxaurrondo ikastola. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta
5. haur marrazketa lehiaketako gainontzeko finalistek, parte-hartu izana bermatzen duen diploma eta Konpainiako autobusetako baten maketa ez ezik, 125. urteurreneko logotipodun txapela eta txartel-zorroa jaso dute.
Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:
A Maila:
- o Sara Plazaola, 8 años, Santo Tomas Lizeoa
- o Miren Lépée, 7 urte, Jesuitinas
- o Lide Goenaga, 6 urte, Santo Tomas Lizeoa
- o Patrick Wiseman, 8 urte, Santo Tomas Lizeoa
- o Margot Castro, 8 urte, Orixe Ikastola
- o Olatz Ojer, 8 urte, San Luis-La Salle
- o Rosileni Serrano, 8 urte, San Jose
B Maila:
- o Josu Sagardia, 12 urte, Zubiri-Manteo
- o Maite Azkonobieta, 11 urte, San Luis-La Salle
- o Laura Gorostegi, 12 urte, Antigua-Luberri
- o Ane Pérez, 11 urte, San Luis-La Salle
- o Jon Irazabalbeitia, 11 años, Zurriola Ikastola
- o Ander Sanchez, 11 urte, San Luis-La Salle
- o Ainara Aguilar, 11 urte, San Luis-La Salle
MARRAZKIEN ERAKUSKETA
Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukaratutako 150 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 17tik urtarrilaren 15a arte, Aiete auzoko AIETE KULTUR ETXEAN.
ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
LEKUA: AIETE KULTUR ETXEA DATAK: Abenduaren 17tik urtarrilaren 15a arte (Abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6 itxita) ORDUTEGIA: (Astelehenak itxita) Asteartea-ostirala: 16:00 – 20:30 Igandea:10:00-14:00 – Abenduaren 21tik urtarrilaren 5a arte: Asteartea-ostirala: 10:00 – 14:00 Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:30-20:00 Igandea:10:00-14:00 |
DBUS-en 125. urteurrena dela, PEÑALOSA jaunak Donostian eman duen hitzaldiak arrakasta handia izan du
DBUSaren 125. urteurrena dela eta, Donostian egin berri den “Erronka berriak, hiri berriak”izeneko hitzaldiak sekulako arrakasta izan du, 150 pertsona baino gehiagoren partaidetzarekin.
Hiri espazioa gaur eguneko hirietan eta etorkizunari begira hiri espazio horrek dituen erronkak izan dira Guillermo Peñalosa jaunak, gaur eguneko hirietan mugikortasuna iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta espazio publiko egokien diseinuaren eta administrazioaren alorrean nazioartean erreferentea denak, emandako hitzaldiaren gai nagusiak.
Sarrera Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirre jaunak egin zuen, eta ondoren, bi ordutan, Peñalosa jaunak jendearentzako hiriak sortzea oso gustuko dituela erakutsi zigun, eta, aldi berean, bost kontinenteetako hiri askok hiri espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizgarriagoak egiteko bizi izan duten esperientzia azaldu zien hitzaldira etorri eta Donostiako Osoko Bilkuren Aretoa bete zuten guztiei.
Peñalosa jauna 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarraren zuzendari exekutiboa da, eta azaldu egin zigun, halaber, nola ikusten duen Donostia egiten ari den lan handia, hau da, zer iritzi duen autobusetan oinarrituta Donostiak duen garraio publikoaren sare efizienteaz eta bizikletari eta oinezkoei espazioa eskainita hiria bizi ari den garapen garrantzitsuaz.
Hitzaldiari laguntzeko irudi ugari eta bideo interesgarriak eman ziren hainbat esperientzia azaltzeko. Peñalosa jaunaren interbentzioaren ondoren, eztabaida bat egin zen, non teknologia berrietan, hiriko arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren pertsona askok parte hartu baitzuten, bizilagunen elkarteetako edo hiritarren hainbat elkartetako jendearekin batera.
Hitzaldiaren konferentziaren interesa ikusita, eta Peñalosa jaunaren laguntzari esker, nahi duenak hitzaldia jasotzen duen bideoa eskuratu dezake:
DBUSeko argazki digital lehiaketaren irabazleak
Donostia Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, 150 argazki inguru izan dira Dbus, FNAC eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolaturiko Argazki Digital Lehiaketan parte hartutako argazkiak.
A Mailako irabazleak (HAURRAK: 14 urte dituztenak eta azpikoak) hauek izan dira:
- – 1go Saria: Eneko Corvo, “El bus doble” argazkiarekin
- – 2. Saria: Telmo Lertxundi, “Foto bus Zurriola” argazkiarekin
- – 3. Saria: Ander Mijangos, “Mi autobús” argazkiarekin
- – Langillen saria: Paola Rodrigo, “Color” argazkiarekin
B Mailako irabazleak (NAGUSIAK: 14 urtetik aurrera) hauek izan dira:
- – 1go Saria: Adrian Misichevici, “D-Dbus” argazkiarekin
- – 2. Saria: Miren Chocarro, “Donostia nevado en Dbus” argazkiarekin
- – 3. Saria: José Ramón Varela, “Por la Concha” argazkiarekin
- – Langillen saria: Javier Rodrigo, “Dentro de 125 años…” argazkiarekin
2011ko abenduaren 19 astelehena, 19:30etan, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean sari banaketa izango da Gerardo Lertxundi, Dbuseko Zuzendari Kudeatzailea, Justo Albarrán, FNAC Zuzendaria eta Jon Albizu, Donostiako Udaletxeko Mugikortasun Zinegotziaren presentziarekin.
Horrez gain, egun berean argazki aukeratu eta irabazleen erakusketa inauguratuko da Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Erakusketa aretoan, bertan mantenduko delarik 2012ko urtarrilaren 6 arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera 17tatik 21etara eta larunbatetan 17tatik 20tara izango da.
DBUSEK 125. urteurrenaren liburua aurkezten du
Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, DBUSek “DBUS 125 urte/años” liburua argitaratu du, non DTK-k 125 urte hauetan hirian egin duen ibilbide historikoa jasotzen baita.
DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.
Liburuak 240 orrialde ditu, eta orrialde horietan konpainiaren ibilbide historikoa egiten da kronologikoki kapitulutan bananduta. Liburuaren hasieran Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatzen dira, eta ondoren hainbat une historiko azaltzen dira, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an; Tranbia Elektrikoa; 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa; Gerra Zibilaren garaia; trolebusen garaia; eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa, azkenean 2011n lehen autobus hibridoa erosi berri den unera heltzeko.
Liburua, testuak euskaraz eta gazteleraz dituena, Juanjo Olaizola Elordik idatzia da, eta nabarmenak dira bertan agertzen diren irudi historiko ugariak, garraio publikoaren bilakaera eta hiriaren beraren bilakaera erakusten dizkiguten irudiak alegia. Liburuan dauden 187 argazkiak fondo kolektibo eta partikular askotatik datoz, besteak beste Trenbidearen Euskal Museotik, Kutxa Fototekatik eta Donostiako Udal Artxibategitik.
Liburua argitaratzeko Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza izan da, haren ekarpenari esker posible izan baita hori. Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari den laguntza.
DTK-k arrakastaz egindako ibilbide hau ez litzateke posible izango eguneroko erabiltzaileek 125 urte hauetan, etengabe, Konpainiaren zerbitzuak erabili izan ez balituzte eta oraindik ere autobusa masiboki erabiliko ez balute.
Ez litzateke posible izango, ezta ere, Konpainian lanean ibilitako langile askoren ahelgin eta dedikazioari esker ez balitz. Horregatik, abenduaren 15ean DTK-ko langileei omenaldia egingo zaie Donostia-San Sebastiango udaletxean.
Liburua jada eros daiteke liburudendetan eta DBUSen web orrian ere – www.dbus.es- eskuratu daiteke.
Parte-hartze haundia haurrentzako marrazketa lehiaketaren 5. edizioan: autobusa eta gabonak
Donostiabusek 2011ko Protagonistas Gipuzkoa Saria eskuratu du
Pasa den ostiralean, abenduak 2, Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2011ko Protagonistas Gipuzkoa sariak banatu zituen. Sari banaketa, GIPUZKOA Y PUNTO irrati saioan zuzenean eman zena, Kontxa badia aurrean dagoen Londres hotelean izan zen, eta 200 bat gonbidatu egon ziren bertan.
Gala horretan DBUSek “SARIA BIZITZA OSO BATI” izeneko saria eskuratu zuen, duela 125 urtetik hona Donostia hirian ematen ari den zerbitzuaren errekonozimendu gisa.
Saria Gerando Lertxundi DBUSeko Zuzendari Gerenteak jaso zuen, DBUSeko langileen ordezkari batzuekin batera.
Hauexek dira 2011ko Protagonistas Sarien kategoria guztietan saria eskuratu zuten beste batzuk: Ainhoa Arteta kantaria, Rafael Moneo arkitektua, GBC-Lagun Aro saskibaloi taldea, Basque Culinary Center, Cristobal Balenciaga Museoa, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinema Jaialdiaren zuzendaria, Behobia-Donostia herri lasterketaren antolatzailea den Fortuna Kirol Taldeak bere 100. urteurreunean, Amador Tolosa enpresaria, eta Etiopia Utopiako Angel Olaran misiolaria.
Ekitaldia, Juan Mari Mañerok aurkeztu zuen, eta bera izan zen, bere taldearekin batera, Gipuzkoako gizartearen ordezkari ugarien anfitrioia, besteak bete La Oreja de Van Goghena, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarena eta udal talde guztietako zinegotziena.