Author: itziar

DBUS-ek Donostiako Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean parte hartzen du

Cartel_Donostia2Irailaren 16tik osteguna, irailaren 22ra, “adimena erabiliz mugitu eta hobeto bizi” lemapean, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da. Donostian aste berezi hau irailaren 24ra arte luzatuko da eta asko izan dira aurtengo ediziorako antolatu diren jarduerak.

DBUS ere Mugikortasun Iraunkorraren aldeko ekintzetan parte hartu nahi izan du eta horretarako egitarau ofizialeko zenbait ekintza sustatu ditu.

DBUS eta Udaleko Mugikortasunerako Zuzendaritza mugikortasun iraunkorraren alorrean gauzatzen ari diren ekintzak jakitera emateko hitzaldia egingo da. Honetan bereziki aipatuko dira CIVITAS eta AENEAS Europa mailako proiektuak. Mintzaldia irailaren 16an, ostegunean egingo da, 19:00etan Udal Liburutegiko kriptan (sarrera San Jeronimo kaletik).

-DBUS-en instalazioak bisitatu ahal izango dira irailaren 17, ostiralerako antolatutako bisita gidatuan. Honakoa 10:30ean hasiko da eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez 943 000 200 telefonoan izena ematea.

Igande goizean, irailak 19 Asteko ekintza nagusia egingo da Kontxa Pasealekuan. ‘Erakustaldi Estatikoa’, ibilgailuek bestelako garraiobideekin adibidez, bizikletarekin, garraio publikoarekin edota oinez ibiltzearekin alderatuz okupatzen duten espazio fisikoari buruz herritarrak kontzientziatzeko xedea duen jarduera da, hain zuzen ere.

Ekintza aurrera ateratzeko 99 kotxe beharko dira eta hiritarrei euren parte hartzea eskatzen zaie udaletxetik. Igandean kotxearekin bertara gerturatu nahi duenak aurrez 943 000 200 telefonora deitu beharko du izena emateko.

Egitarau zabala

DBUS-ek sustatutako ekintzez gain, asko dira egitaraua osatzen duten ekintzek.

Astelehenetik (hilaren 20a) aurrera, eta hiru egunez, Donosti Ttipi-Ttapa jarduera egingo da; hau eskolekin egin ohi da eta gazteenek hirian mugitzeko autonomia izan behar dutela nabarmendu nahi du. Aurten, 9 ikastetxetako 400 ikasle inguruk hartuko dute parte. Halaber, astelehenean ere, ‘Gráfica Social 03: peatón’ erakusketa zabalduko da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan.

Asteartean, irailak 21, Bartzelonako Unibertsitateko antropologian doktore den Manuel Delgadok ‘La Sociedad de las Aceras’ hitzaldia eskainiko du Cristina Enean.

Asteazkenean, Eskola Bideen III. Topaketa egingo da; bertan, Donostia, Ourense, Basauri eta Ermuko Eskola Bideei buruzko esperientzien inguruan jardungo dira. Asteazkenean 17:00etan, Kalapie-k merienda emango die La Perla ingurura gerturatzen diren txirrindulariei.

Azkenik, ostiralean , irailak 24, 11:00etan Cristina Enean Alfonso Sanz-ek espazio publikoa oinezkoentzat berreskuratzeari buruzko mintegi bat emango du. Arratsaldean berriz, 17:00etan, ‘hiria ibili eta auzoa bizi’ topaketa egingo da hainbat auzo-elkarterekin.

Irakurri

DBUSek berriro bidaiarien errekorra hautsi du 2010eko lehen seihilekoan

EvolucionDBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiarien kopurua nabarmenki igo da 2010eko lehen seihilekoan, 14.177.071 bidaiari izan dira eta. ZIfra horrek esan nahi du 427.359 bidaiari gehiago egon direla 2009ko lehen seihilekoarekin alderatuta, eta berretsi egiten du 2005eko lehen seihilekoan egon ziren 12.737.640 bidaiarirekin alderatuta egon den 1.439.431 bidaiariko igoera.

Azken hamabi hilabetetan, hau da, 2009ko uztailaren 1etik 2010eko ekainaren 30era bitartean, DBUSeko bidaiari kopuruak errekorra hautsi du berriro ere 28.887.739 bidaiarirekin. Aurreko urtean, epealdi berean, izan ziren bidaiariekin alderatuta, 663.335 bidaiari gehiago egon dira eta azken hiru urte hauetako datuak aztertuta, bidaiarien igoera 1.382.987koa izan da.

Datu horiekin, eta beste hiri batzuekin alderatuta, Donostia da autobus erabiltzaile gehien duena biztanleko.

Lineaz linea begiratuta, AMARA-OSPITALEAK 28. linea izan da erabiliena (2.391.369 bidaiari), eta, ondoren, 13. linea, ALTZAkoa (1.831.430) eta 5garrena, BENTABERRIkoa (1.462.622).

Martxoa eta maiatza izan dira autobusa gehien erabili diren hilak ( 2.498.619 eta 2.451.391 bidaiari, hurrenez hurren). Osterantzean, autobusa gutxien erabili diren hilak apirila, hilik motzena eta Aste Santukoa, eta otsaila izan dira ( 2.241.212 eta 2.250.496 bidaiari, hurrenez hurren).

Lanegunetan, larunbatetan eta jaiegunetan autobusa erabiltzen dutenen bataz bestekoak gora egiten jarraitu du, azken urteetan bezala. Dena dela, eta logikoa denez, lanegunetan erabiltzen da gehien, lanegunetan bataz besteko hori 91.947koa izanik.

Garrantzitsua da azpimarratzea lanegunetan erabiltzaileen kopuruan egon den igoera handia. Izan ere, 2009ko datuekin alderatuta, eguneko 2.500 bidaiari inguru gehiago erabiltzen dituzte autobusak lanegunetan, eta, 2008ko datuekin alderatuta, berriz, 5000 bidaiari gehiago laneguneko. Larunbat eta jaiegunetako bidaiari kopurua ere nabarmenki igotzen ari dira, azken hiru urteetan bezala.

Lehen seihilekoko erabiltzaileen %88,08k bidaia txartelean deskontua egiten dieten garraio txartelak erabili dituzte. Bidaiarien %11,92k baino ez du erabili noizbehinkako txartela. Horrek esan nahi du urteko lehen seihilekoan 12.486.826 bidaiatan egin dela deskontua eta 1.690.245 bidaiatan, berriz, ohiko prezioa ordaindu dela. Hori horrela, txartelean deskontua izanda bidaiatu duten pertsonak 589.416 gehiago dira aurreko urteko zifrarekin alderatuta, zifra hori jada handia izanik.

Azpimarratzekoa da, halaber, 2007an eta 2008an zehar ezarri zen hileko bonobusa erabili duten bidaiariak gutxi gorabehera 100.000 gehiago izan direla (1.250.000 bidaiari baino gehiago). Lurraldebus txartela erabili duten bidaiariak, berriz, 1.200.000 baino gehiago izan dira.

Irakurri

DBUSek 845.438 bidaiari izan ditu Aste Nagusian, marka berria

viajeros_Semana_Grande2Hiri autobusak inoiz baino gehiago erabili dira 2010eko Aste Nagusian eta erabilera marka berria ezarri da. 845.438 bidaiarik erabili dituzte DBUSeko autobusak Aste Nagusian zehar, aurreko urtearekin alderatuta baino 28.198 gehiago.

Donostiako jaietan gehien erabili den garraio publikoa izan dira DBUSeko autobusak. Hauen erabilera progresiboki haziz joan da azken urteotan, eta 145.000 erabiltzaile ge-hiago zenbatu dira azken 5 urteetan, %21eko hazkundearekin.

Esan beharra dago iazko erabilera zifra Donostiako Aste Nagusi guztietako altuena zela.

Autobusa gehien erabili diren egunak abuztuaren 20a, ostirala, 110.472 bidaiarirekin eta abuztuaren 27, asteartea 108.736rekin izan dira.

Gaueko zerbitzuetako erabilera ere oso garrantzitsua izan da, su artifizialen osteko zerbitzu berezietan 110.000 bidaiari baino gehiago izan baitira.

Hazkundea hiriko auzo guztietako lineetan eman da. Hauek izan dira aurtengo Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak. Amara (21 eta 28 lineak) 151.829 bidaiarirekin, Benta Berri eta Añorga (5 eta 25 lineak) 127.418 bidaiarirekin, Altza (13 linea) 107.561ekin, Egia-Intxaurrondo (8,9 eta 29 lineak) 97.052rekin, Martutene (26 linea) 46.937rekin, Aiete (19,23, 31 eta 32 lineak) 46.529rekin eta Bidebieta (14 linea) 39.006rekin.

DBUSek zerbitzuak hedatu behar izan ditu bidaiari guzti hauek behar bezala garraiatu ahal izateko, egun hauetan 25.000 zerbitzu baino gehiago eskaini ditu 260 gidarirekin, eta 40 pertsona gehiagoren laguntza jaso dute, ikuskariak eta tailerreko langileak batik bat, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendu egokirako ezinbesteko lana egiten dutenak.

Irakurri

Aurreztutako C02 emisioei buruzko informazioa webgunean

ahorro_energia2Aurreztutako CO2 emisioei buruzko informazio zerbitzu berria daukagu www.dbus.es webgunean, Ibilbideak planifikatzeko zerbitzuarekin lotuta.

DBUSek ibilbideak planifikatzeko eskaintzen duen zerbitzuari esker ezagutu dezakegu zein diren leku batetik beste batera joateko garraio publikoak ematen dituen aukerak, baina horretarako erabiltzaileak Donostia-San Sebastian hirian abiapuntu bat eta helmuga bat adierazi beharko ditu.

Era berean, autoa eta autobusa alderatzen ditu ikuspuntu ekologikoaren aldetik. Ibilbide jakin bat sartuta, jakin dezakegu zenbat CO2 igortzen den eguratsera ibilbide hori autoan eta autobusean eginez gero, bai eta zenbat CO2 gutxiago igortzen den garraio publikoan eginez gero.

Bestalde, eguratsera gutxiago igorri den CO2 kantitate hori produzitzeko behar den energiarekin zer egin daitekeen edo energia horri zer erabilera eman ahal zaion jakinarazten digu, esaterako, energia horrekin zenbat ordutan egon gaitezke telebista ikusten, irratia entzuten edo berogailu elektrikoa erabiltzen.

Jarduketa honekin, DBUSek zerbitzuak hobetzen jarraitzen du; izan ere, bere ustez ezinbestekoa da erabiltzaileak informatuta edukitzea hiritarrak garraio publikoa gero eta gehiago erabili behar dutela konturatu daitezen, garraio publikoa delako hiritik zehar mugitzeko modurik azkarrena, ekologikoena eta ekonomikoena.

Irakurri

Olioa birziklatzea bultzatzeko kanpaina: Mugaritz Jatetxean afariaren irabazleak

aceite_reciclado1DBUSek Donostiako Udaletxearekin batera antolatu zuen olioa birziklatzeko kanpainan parte hartu zuten 94 pertsonei eskerrak emateko, bi pertsonarentzako bi afari zozketatuko dira partaideen artean. Afariak Andoni Luis Adurizen Mugaritz Jatetxean izango dira.

Irabazleak ondorengoak izan dira:
– Rosa Mari Lasheras Gil
– Marian Sampedro Cubillo

Informazio guztia ikusi (pdf)

Irakurri

DBUSek Mondragon Unibertsitatearen aitorpena jaso du

mondragon_unibertsitatea2DBUSek Mondragon Unibertsitatearen enpresa laguntzaile gisako aitorpena jaso du. Aitortza ekitaldia 2010eko maiatzaren 13an izan zen Irungo Ficoba erakustazokan, eta Luxio Ugarte, Enpresa Zientzietako dekano-ordeak oroigarri bat eman zien DBUSeko giza baliabideetako arduradunei.

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateak 2003an zabaldu zuen Bidasoako kanpusa. DBUSek aktiboki parte hartu izan du erakunde honekin fakultatea ireki zenetik.

2003ko martxoan enpresa laguntzaileen foroa eratu zen eta lankidetza hitzarmen bat sinatu zen eskualdeko eta inguruetako 26 entitaterekin. Lankidetza honen ondorioz omendu egin zen DBUS, Bidasoa, Oarsoaldea eta Donostialdeko beste enpresa batzuekin batera, urte hauetan guztietan landutako sinergiak aitortzeko.

Bi erakundeen arteko elkarlanak DBUSen hainbat praktika eta karrera amaierako proiektu garatzea ahalbideratu du. Era berean, erakunde akademiko batekin harremana izateak, kudeaketa, formazio eta ikerketa arloetako ezagutzetan sakontzea ekarri dio DBUSi.
Enpresa laguntzaile gisako aitortzak DBUSek gizarte erantzukizun korporatiboaren arloan egindako lanaren errekonozimendu garrantzitsua da, baina modu berberean lan egin eta hartutako konpromisoak hobetzeko akuilu gisa baliagarria da ere.

Irakurri