Author: itziar

DBUSek lehen autobus hibridoa ekarri du Donostiara

BUS_HIBRIDOAzaroaren 21etik aurrera Donostiako kaleetan zehar autobus hibridoa dabil zirkulatzen. Autobus hau probetan egongo da aste batean zehar. MAN etxe alemaniarrak ekoiztu duen azken modelo hibridoa da eta Lions City modelotik eratorria da. Teknologia honetan egindako lehen prototipoetako bat da eta aurrerapauso garrantzitsua dakar hiri garraio jasangarriaren arloan.

Documento adjunto: autobus-hibrido-eu.pdf (266,578 KB)

Irakurri

Europar Batasunak Donostiaren hiri garraio politikari errekonozimendu garrantzitsua eskaini dio

premio_civitasDonostiaren hiri garraio politika saritua izan da urriaren amaieran Cracovian (Polonia) ospatu den CIVITAS FORUM Conferencean. Bertan, Europar Batasuneko goi ordezkariak eta europako hiri garrantzitsunetako dezkariak zeuden bilduta.

Hiri garraio garbiari Europa mailan eskaintzen zaizkion sari garrantzitsuenen finalista izan da Donostia. Frantziako Nantes hiria izan da garailea. Donostia eta Nantesekin batera, beste finalistak Estokolmo eta Brujas izan dira.

Donostiako ordezkariei emandako diploman Donostiak hiri garraioaren alorrean egindako lorpenak aipatzeaz gain, Europako hirietan garraio eraginkorrago eta ekologikoa sustatzeko CIVITAS egitasmoaren baitan egindako enbaxadore lanak azpimarratzen dira ere.

Donostiak hiri garraioa hobetzeko hartutako erabakiak eta neurriak goraipatzen dira, eta baita lidertza politikoa eta etengabeko lanaren arrakasta ere.

Era berean, Donostia Bikaintasunaren paradigma dela adierazten da, eta Donostiako esperientzia europako beste hirentzat eredugarri izan daitekeela. Europa mailako mugikortasun iraunkorreko egitasmoen garapenaren eredu dela aipatu da ere.

Amaitzeko, batzorde honek mugikortasun iraunkorraren bitartez europako hiritarren bizi kalitatea hobetzen duen hirietako bat beaala izendatu du Donostia.

Hitzaldian Donostiako udaleko eta DBUSeko ordezkariek parte hartu zuten eta autobus ekologikoen inguruan egindako hobekuntzak eta bizikletaren erabileraren sustapen arloan egindako lanak aurkezteko aukera baliatu zuten.

Irakurri

Espainia mailako garraio publikoaren inguruko biltzar garrantzitsuena ospatuko da Donostian 2010ean

ATUCek (Asociación de Empresas Gestoras del Transporte Urbano Colectivo ) 2010ean antolatuko duen Garraio publikoaren inguruko Biltzarra Donostian izango da. Espainia mailako garrantzitsuena da sektorean.

Urriaren 28 eta 29an Tarragonan ospatu den ATUCen Hiri Garraioaren inguruko Nazio Mailako XVI: Biltzarrean aukeratu da Donostia 2010eko irailean egingo den biltzarreko egoitza izateko.

Biltzar garrantzitsu honetan Garraio Kolektiboko sektoreko ordezkari garrantzitsuenak eta Espaniako hiri gehienek hartuko dute parte, eta Donostiako tranbia Konpainia eta Donostiako udala izango dira anfitrioiak.

Donostiak duen Hiri Garraio zerbitzu bikaina, autobusen erabilera maila altuak eta DTK-DBUSen esplotazio eta kudeaketa ratio paregabeak erabakiorrak izan dira Donostiaren hautagaitza garaile izateko.

ATUCek urtero antolatzen duen biltzar hau Espainia mailako Hiri garraioaren inguruko Biltzarrik garrantzitsuena da.

ATUC sektorean erreferentzia den elkarte profesionala da. 74 operatzailek osatzen dute eta bere baitan autobusa, trenbideak, tranbiak eta metroa bezalako garraio motak biltzen dira. Hiri garraioko elkarte publiko eta pribatuak daude elkarte honetan.

Elkarte honen kideek 3.500 milioi bidaiari garraiatzen dituzte urtean, gutxi gorabehera. 2000 milioi autobusetan eta 1500 milioi trenbide eta tranbietan.

Irakurri

DBUSek autobusen denborei buruzko informazio panel elektroniko gehiago jarri ditu auzoetan

paneles-web-sms.JPG.jpegDBUSek autobusak iristerako falta den denboraren inguruko informazioa ematen duten panel elektroniko berriak jartzen ari da autobus geltoki berrietan. Hurrengo egunetan martxan egongo diren panelak 8 geltoki huatekoak izango dira:

  • Ulia (José Elosegi etorbidean, 13, 14, 24 eta 31 lineen berri emateko)
  • San Martzial – Txapiñene 44 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko)
  • Martillum – Lauaizeta 33 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko) 
  • Mons 77 (Intxaurrondon, 9, 27, eta 33 lineen berri emateko)
  • Mons-Julimasene (Intxaurrondon, 8 eta 29 lineen berri emateko) 
  • Zarategi 71 (Intxaurrondon, 9, 27, 29 eta 33 lineen berri emateko) 
  • Amerika Plaza (Tolosa etorbidean, 5, 25 eta 27 lineen berri emateko) 
  • Bartzelona etorbidea 15 (Loiolako Erriberaken, 26, 27 eta 31 lineen berri emateko) 

 2005ean jarri ziren lehenengo panel elektronikoak. Ordutik hona, panel gehiago jarri dira progresiboki hiriko hainbat auzoetan, gaur egun 74 panel daude jarrita. 

8 panel berri hauekin, 82 izango dira hirian zehar instalatuta egongo diren panelak. Hau da panel hauen banaketa: 

 

  • Antigua: 14 panel elktroniko
  • Erdia: 18 panel elktroniko
  • Amara: 11 panel elktroniko
  • Gros: 10 panel elktroniko
  • Intxaurrondo: 5 panel elktroniko
  • Altza: 5 panel elktroniko
  • Bidebieta-Herrera-Ategorrieta: 7 panel elktroniko
  • Berio: panel elktroniko 1
  • Aiete-Miramon: 4 panel elktroniko
  • Igeldo: panel elktroniko 1
  • Egia-Norteko geltokia: 3 panel elktroniko
  • Loiola-Martutene: 2 panel elktroniko
  • Loiolako Erriberak: panel elktroniko 1

 Panel elktronikoa ez duten gainontzeko geltokientzat, bi urtetik hona autobusak iristeko falta duen denboraren berri jaso daiteke SMS eta web orriaren bitartez. Sistema hauen bitartez ez duzu zertan geltokian bertan egon eta informazioa telefono mugikorraren bitartez eska dezakezu, geltokiaren kodea ezagututa, edo Interneterako konexioa duen ordenagailu baten bitartez. 

Helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea da, eta hobekuntza hauek erabiltzaileek sumatu eta baloratzea. 

Iniziatiba hau Donostiako Tranbia Konpainiak jarri duen berrikuntza teknologikoaren baitan kokatzen da. Zerbitzua eta informazioaren kudeaketan hobekuntzak egiteaz aparte, hobekuntzak ere egiten ari dira ingurugiroaren arloan, ekarri diren autobus berriekin.

Irakurri

Obrak Katalunia Plazan, 8, 17, 40 eta 41 lineak ibilbide aldaketa

Abuztuak 18 asteartetik aurrera, katalunia plazan dauden obrak direla eta, zabaleta kaletik pasatzen diren zerbitzuak ibilbide berria izango dute:

Iparraguirre kaletik, zuzen, Miguel Imaz kalera joango dira eta gero Zurriolara egingo dute bira, Nafarroa Hiribideraino jarraituz.

  • Zurriola 20-an geltoki berri bat egongo da.
  • Zabaleta 32-ko geltokia Zurriola 36-ra lekualdatzen da.

Aldaketa honek linea hauetan izango du eragina: 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara; 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Martutene-Egia-Gros.

Irakurri

Aste Nagusian DBUS autobusen erabilera ugaria

viajeros_Semana_Grande.JPG.jpeg2009ko Aste Nagusian, hiribusen erabilera ugaria izan da eta errekor berria lortu da. Aste Nagusian, 801.237 bidaiarik erabili dituzte DBUS autobusak; hau da, joan den urteko aldi berberari erreparatzen badiogu, 28.785 bidaiaritan igo da kopurua.

DBUS autobusak Donostiako jaietako garraiobide erabilienen artean finkatu dira. Erabilera azken urteetan hazi egin da, zehazki, azken 4 urteotan 100.000 erabiltzaile gehiago erregistratu dira, hau da, % 15 gehiago.

Nabarmendu beharrekoa da joan den urteko kopurua zela ordura arte Donostiako autobusen erabilerari zegokion kopururik altuena.

Erabiltzaile gehieneko egunak abuztuaren 14a, ostirala, eta abuztuaren 12a, asteazkena, izan ziren, 110.169 eta 107.520 bidaiarirekin, hurrenez hurren.

Gaueko zerbitzuetan erabilera oso garrantzitsua izan da; izan ere, 110.000 bidaiari baino gehiago erregistratu dira su artifizialen ondoren egunero jarritako zerbitzu berezietan.

Hauek izan dira Aste Nagusian gehien erabili diren lineak: Amarakoa (21 eta 28 lineak) 143.304 bidaiarirekin, Benta Berri eta Añorgakoa (5 eta 25 lineak) 113.910 bidaiarirekin, Altzakoa (13 linea) 101.480 bidaiarirekin, Egia-Intxaurrondokoa (8, 9 eta 29 lineak) 94.218 bidaiarirekin, Martutenekoa (26 linea) 45.079 bidaiarirekin, Aietekoa (19, 23, 31 eta 32 lineak) 39.104 bidaiarirekin, eta Bidebietakoa (14 linea) 38.940 bidaiarirekin. Gainera, mikrobusen lineek 21.740 bidaiari garraiatu dituzte.

Hain bidaiari kopuru handiak lortzeko, DBUSek 25.000 zerbitzu baino gehiagoko hedapen zabala egin du egunotan; horretarako, 260 gidari eta aparteko 40 pertsona behar izan dira, batez ere ikuskatzaileak eta tailerreko langileak, autobusen flota guztiak funtzionatzeko eta koordinatzeko beharrezkoak.

Irakurri

DBUS-eko bidaiarien marka berria 2009ko lehen seihilekoan

2009ko lehen seihilekoan DBUSeko zerbitzuak erabili dituzten bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du. 13.749.681 izan baitira autobusa erabili duten bidaiariak. Aurreko urteko lehen seihilekoarekin alderatuta, 221.588 bidaiari gehiago egon dira aurten, eta 2005eko lehen seihilekoan baino 1.012.041 gehiago. 12.737.640 bidaiari egon ziren urte hartan.

Azken hamabi hilabeteetan, 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era, DBUSek bidaiari marka berria izan du, 28.224.373 erabiltzailerekin. Aurreko urteko garai berberean baino 719.621 bidaiari gehiago, eta azken hiru urtetakoekin konparatuz, 1.828.120 bidaiariko hazkundea egon da.

Datu hauekin Donostia autobusaren erabilera-biztanleko indizearen buruan jarraitzen du, beste hiri batzuekin alderatzen badugu.

Lineei dagokionez, erabiliena 28 AMARA – OSPITALEAK izan da, 2.355.279 bidaiarirekin, hurrengoa 13 ALTZA izan da, 1.833.466rekin eta hirugarrena 5 BENTA BERRI, 1.163.764rekin.

Autobusa gehien erabili diren hilabeteak ekaina 2.394.844 bidaiarirekin eta martxoa izan dira, 2.373.200 pertsonekin. Gutxien erabili direnak berriz, otsaila 2.237.201 bidaiarirekin eta apirila 2.146.694rekin izan dira. Hilabete motzenarekin eta Aste Santuarekin bat egiten dutenak, hain zuzen ere.

Erabileraren batez bestekoa hazten jarraitu du, azken urteetan bezala, bai lanegunetan, eta baita larunbata eta jaiegunetan ere, nahiz eta, normala denez, lanegunetan autobusen erabilera handiagoa izan, bateaz besteko 89.535 bidaiarirekin.

Garrantzitsua da lanegunetako hazkunde handia nabarmentzea, eguneko 2.500 bidaiari gehiagorekin. Larunbata eta jaiegunetan gainera, bidaiari kopurua hazten doa, azken urteetan bezala.

Lehen seihilekoaren erabiltzaileen %86,55ak garraio bonoak erabili ditu. Honen arabera, urteko lehen seihilekoan 11.897.410 bidaia egin dira bonoekin, aurreko urtean baino 535.662 gehiago, eta 1.852.271 txartel arruntarekin.

Era berean, aipagarriak dira 2007 eta 2008an ezarritako hileko bonoetan 400.00 bidaiarien hazkundea eman dela, bai eta Lurraldebus txartela erabili duten 640.000n bidaiariak.

Irakurri