Author: itziar

Lurraldebus-eko txartelak kargatzeko makina berria jarri da Donostian, aurrenekoa bide publiko batean

Abian da Donostian Lurraldebuseko txartelak kargatzeko makina, bide publikoan jartzen den horrelako lehena. Askatasunaren hiribideko 20. zenbakiaren parean kokatu da, Txurruka kalearen kantoian.

Txartela eskudirutan ordainduko da, eta makinak 50 zentimo, euro 1 eta 2 euro, eta 5, 10 eta 20 euroko billeteak onartuko ditu. 20 euro arte kargatu ahal izango dira, 5en multiploetan. Erabiltzaileek txartelak kargatzeko beste aukera izango dute aurrerantzean, orain arteko ohiko sistema osatuz. Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuz esku lan egin dute zerbitzu berri hau abian jarri ahal izateko eta, haren bidez, garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Era berean, terminalak hiri barruko eta hiriarteko autobusak bidai txartel bakarraren bidez bateratzeko bidean aurrerapausoa ematea dakar, erabiltzaileen hirien arteko joan-etorriak ahalbidetuta eta probintziako garraio sarean dauden ordainketa sistemak erraztuta.

Makina jartzeko obra zibilak astebete iraun du: ekainaren 25ean hasi zen, astelehenarekin, eta ekainaren 29an bukatu da, ostiralarekin. Hona makinaren neurriak: 2.163mm altu, 340 mm zabal eta 362 sakon. Makinaren armazoia, oina eta atea altzairuzkoak dira eta dena tratamendu antikorrosibo eta antioxidatzailez dago pintatuta. Beralan enpresak egin du obra, eta bera arduratu da makina jartzeaz. Aurrerantzean ere enpresa horrek ustiatuko du terminala. Beralanen esku gelditzen da, baita ere, txartel eskaerak kudeatzea eta ondoren egin beharreko pertsonalizatze lana eta rekarga, beti ere, ohiko salmenta guneek osatzen duen sarearen babesarekin.

Txartelak kargatzeko sareak 300 puntu baino gehiago ditu gaur egun Gipuzkoan. Donostian 85 rekarga puntu daude egun. Establezimendu gehienak egunkari kioskoak dira, baina badira tabako denda, posta bulego eta eraikin publiko batzuk ere. Era berean txartelak Kutxabankeko 150 kutxazain egokituetan kargatu daitezke. Makina hau txartelak kargatzeko gaur egungo makina sarea osatzera dator. Sare horrek, orain arte, zazpi makina zituen, denak autobus geltokietan: Donostian, 3; Bilbon, 2, eta Gasteizen, 2. Ondorengo webgunean daude eskura rekarga puntu guztien mapa: www.lurraldebus.net

Lurraldebusek 285.149 txartel ditu gaur egun. Probintziako sareko autobusetan eta Donostiako Tranbia Konpainiako autobusetan erabil daitezkeenak. Dbusen dauden ordainketa sistemak egokituta, orain Lurraldebus txartela dutenak Dbuseko autobusetan sartu ahal izango dira txartel berarekin, horrek ematen dituen abantaila guztiez gozatuta, adibidez autobus arteko transbordoak doainik egitea eta erabiltzaile perfilen araberako deskontuak lortzea. Gainera, urratsak egiten ari dira, oraindik ere, txartel bakarra ezartze aldera.

Irakurri

Dbus eta Donostiako Udalak Atlantiar Eremuko hirien topaketa hartu dute

Dbusek eta Donostiako Udalak SITE –Smart Travelling in Atlantic Cities– poiektu transnazioanalaren lehen topaketa hartu dute ekainaren 18an, 19an eta 20an Donostian. Proiektu honen helburuak hiri garraio sinpleagoa eta eraginkorragoa eskaintzea eta hiri parte-hartzaileen bidaiarien mugikortasuna hobetzea dira.

Dbus eta Donostiako Udalak proiektu honetan eremu atlantikoko beste hainbat hiri erreferenteren alboan hartzen dute parte, hala nola, Nantes, Dublin, Liverpool, Gijon, Aveiro eta Dún Laoghaire. Proiektu honek 837.584 € ekarriko dizkio Dbusi Erregio Garapenerako Europar Funtsaren bitartez, eta ondorengo proiektuak garatzeko erabiliko da: ezintasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko teknologiak garatzea eta ezartzea, bidaietako denborak murriztea eta informazio eta erosketa sistemak erraztea.

Topaketaren lehendabiziko egunean tailer edo workshop bat ospatu zen partehartzaile guztiekin, non ordaintzeko sistema azkarren gainean solastu zuten. Ondorengo bi egunetan berriz talde-lan bilerak ospatu ziren Donostiako Cristina-Enea parkeko kaperan. Bertan hiri bakoitzeko bozeramaileek euren sistemen funtzionamendua, etorkizunerako proiektuak eta SITE proiektuaren barruan lortutako aurrerakuntzak elkarbanatu zituzten. Azken bi jardunaldi hauetan elkarlanerako pauso berriak eman ziren, Eremu Atlantiko-ko hirien arteko irekitasuna eta laguntza bultzatuz.

Europar mailako proiektu honetan sartuz, SITEk Dbusi aitortzen dizkio orain arte bidaiarien garraioaren arloan egindako hobekuntzak. Era honetan Dbus nazioarte mailako erreferentzia gisa agertzen zaigu autobus garraioetan ezarritako berrikuntza teknologikoengatik. Esperientzia hau aukera paregabea da ikasketa eta elkartrukerako, parte hartzaileekin sinergiak sortu eta besteen esperientziak eta ezagutzaz baliatuz garrantzia handiko ezagutza sortzen baita.

Proiektua martxoan hasi zen eta 30 hilabeteko iraupena izango du. Dbusetik parte-hartzaileen ordezkaritzako kide guztiak eskertu nahi ditugu, bai eta Donostiako Udaleko Mugikortasun sailak ekitaldiaren antolakuntza eta koordinazio lanetan egindako ahalegina ere. Jardunaldien arrakasta azpimarratu nahi dugu, bidaiatzeko sistema sinple eta eraginkorragoak egiteko proposamen berriak egin direlako eta hiri parte-hartzaileen arteko elkarlana sendotu egin delako. 

Informazio gehiagorako, joan proiektuaren webgunera:
www.site-project.eu

Irakurri

DTK-ren 125. urteurreneko azken ate irekien jardunaldia

Dbus-ek DTK-ko Kotxeretako azken ate irekien jardunaldia ospatuko du datorren ekainaren 27 eta 28an, Añorga eta Igeldoko bizilagunentzat.

Ordutegia: 11:00etan.

Ezinbestekoa apuntatzea. [email protected] – 943 000 200

DKT-ko 125.urteurrena dela eta 9 hilabete daramagu Donostiako auzo guztietako biztanleentzat ate irekien jardunaldiak ospatzen. Jardunaldi hauek itxiera emanaz, hilabete honen amaieran ospatuko dugu azkena Añorga eta Igeldoko bizilagunei zuzendua, ekainaren 27 eta 28an.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Orain arte ospatutako ate irekien jardunaldietan 200 hiritar baino gehiagok izan dute DTK-ren instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera. Dbusentzat oso aberasgarria izan da Donostiako auzo guztietako biztanleei ateak ireki eta bertan izatea, baita bisitarientzat ere, denak oso gustora geratu baitira.

Dbus bisitatu nahi duten Añorga eta Igeldoko bizilagunek izena eman beharko dute e-posta bitartez [email protected] helbidean, edo 943 000 222 telefonoan.

  • Nor: Añorga eta Igeldoko bizilagunak.
  • Tokia: DTK Kotxerak
  • Data: ekainaren 27 eta 28
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 1.15 – 1.30 bitartean.

Aldez aurretik berretsiko dira datu konkretuak.

Irakurri

Ate irekien jardunaldia Dbus-eko langile eta familiartekoentzat

Pasa den larunbatean, ekainak 2, CTSS-ren 125.urteurrenaren ospakizun ekitaldiekin jarraituz, Dbus-ek ate irekien jardunaldia antolatu zuen bere langile eta hauen familiartekoentzat.

Antolatutako ekintzen partehartzea nabarmentzekoa da, jardunaldiaren arrakasta erakutsiz. Egun osoan zehar haurrentzat hainbat ekintza ospatu ziren, bai eta helduentzat ere. Azken hauek gida baten eskutik instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, enpresa sakonago ezagutzeko asmoz. Jardunaldian zehar langileek euren sukalderako esku ona erakutsi zuten, bertan zeuden partehartzaileen gozamenerako.

Laburbilduta, haur eta helduek jai giroan ospatu zuten Cocheras-eko ate irekien jardunaldi hau.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, LOIOLAKO ERRIBERAK eta AMARA auzoetako bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko ekainaren 6-7an izango da. Oraingo honetan, Loiolako Erriberak eta Amara auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Ordutegia: 11:00etan.

Ezinbestekoa apuntatzea. [email protected] – 943 000 200

 

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak  oso onak izan dira. 

 

LOIOLAKO ERRIBERAK ETA AMARA AUZOETAKO BIZILAGUNENTZAKO ATE IREKIAK 
  • o Eguna: Ekainaren 6-7a
  • o Tokia: Kotxerak.
  • o Ordua: 11:00
  • o Gutxi gorabeherako iraupena: 1.15h-1.30h 
EZINBESTEKOA APUNTATZEA
[email protected] - 943 000 200

 

Azkeneko jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

 Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

 

Irakurri

DBUS, DRAVET SINDROMEA dutenei laguntzeko “dortsal solidarioaren” alde

DBUS Dravet Sindromearen Fundazioak abian jarritako ekimenaren alde dago, gaixotasuna antzemateko metodoak finantzatzeko dirua bildu nahian.

DBUSeko langile baten semeak Dravet Sindromea dauka (haurtzaroko epilepsia miokloniko larria). Gaixotasun hori sendatzeko bideren bat aurkitu nahian, Estatuan arazo hori duten haur batzuen gurasoek “Dravet Sindromearen Fundazioa” eratu dute.

Ikusi bideoa

Fundazioa ikerketarako baliabideak bilatzen ari da etengabe eta, bilatze lan horretan, lasterketetan parte hartzea bururatu zitzaien, mundu guztiarengana heltzeko eta euren borroka maratoi batekin konparatzeko, gorabeherak eta krisiak dituen bide luzeko lasterketa bat delako eta indarrez eta kemenez jardutea tokatzen zaielako.

Dravet Sindromearen Fundazioak, Behobia-Donostia taldearen laguntzari esker, 80T erronka jarri du abian, Dravet Sindromearen Fundazioak 80 haurren diagnostiko egokia egitea ahalbidetuko duten doako 80 test genetikoak finantzatzeko behar dituen 8.000 euroak biltzeko helburuarekin.
Behobia – Donostia lasterketaren 48. edizioan parte hartuko dutenek “Dortsal solidarioa” eramateko aukera izango dute. Dravet Sindromea Fundazioaren aldeko dortsala daramaten guztiek zuzenean lagunduko dute helburua lortzen.

Dravet sindromeak ez dauka sendabiderik. Ehuneko ehunean funtzionatzen duen inolako botika konbinazio magikorik ere ez dago. Dravet sindromea, definizioz, botikekiko erresistentea da; hori dela eta, neurologoek, haur bakoitzak duen bilakaeraren arabera, botikak aldatuz joan behar dute, botika berri horien arriskuak eta funtzionatuko duten eta krisi epileptikoak hobeto kontrolatuko dituzten itxaropenak balantzan jarrita. Hori are larriagoa da diagnostikorik ez duten haurren kasuan, kalte egingo dizkioten botikak emateko oso arrisku handia dagoelako, eta haien egoera kaskartu egin daitekeelako. Horrexegatik da hain garrantzitsua diagnostikoa garaiz eta zuzena egitea.

Dbusetik animatu nahi ditugu Behobia-Donostia maratoiaren 48. edizioan parte hartuko duten lasterkari guztiak Dravet Sindromea Fundazioaren aldeko Dortsal Solidarioaren kanpainarekin bat egitera.

Dravet Fundazioa

Dortsal solidarioa

Irakurri

DBUS linea pilotu berria MIRAMONEN

Maiatzaren 7an, astelehena, Dbusek MIRAMON PARKE TEKNOLOGIKO linea pilotu berria jarriko du martxan Parke Teknologikoan zehar zerbitzua emateko. 

DBUS eta Miramon Parke Teknologikoak akordio bat lortu dute proba pilotu bat egiteko parke teknologikoaren barruan zerbitzua emateko. Linea proban egongo da maiatzetik azaroa arte, eta hilabeteotan doakoa izango da erabiltzaile guztientzat,  2011 EVE-IDAE programaren bidez diruz lagundua delako.

Linea 2012ko maiatza eta azaroa bitartean egongo da erabilgarri. 15 minutuko maiztasuna izango du, 8:00etatik 10:30etara goizetan eta arratsaldeetan, 16:15etik 19:15era.

Ibilbidea ikusi (pdf)

Ibilbideak, Parkea barrutik lotuko du eta Poliklinika, Arbide dorreak, Eureka Zientzia Museoa, Mikeletegi, EITB, eta Ikusin izango ditu geltokiak. Poliklinika, Miramon eta Mikeletegi 12ko geltokietan, Miramonera zerbitzua eskaintzen duten gainontzeko lineekin transbordoa egiteko aukera egongo da:

– 28-AMARA-OSPITALEAK, hiriaren erdigunea konektatzen du hainbat minuturo Teknologia Parkearekin.

– 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA, Intxaurrondo, Gros, Altza, Loiola, Erdia eta Aiete elkarlotzen ditu Parke Teknologikoarekin 30 minuturo. 

– 35-ARRIOLA-ANTIGUA-OSPITALEAK Antigua eta Aiete Parke Teknologikoarekin lotzen ditu 60 minuturo.

 

Bus helduera denborak

Linea berriearen ordutegien eta ibilbidearen informazioa, ibilbidearen geltoki guztietan kontsultatu ahal izango dira, baita  www.dbus.eus web orrian ere.

Aldi berean, www.dbus.eus web mugikorraren bitartez, edozein geltokira autobusa zein ordutan iritsiko den kontsultatu ahal izango da.

Linea berri honen ezarpena, Dbus eta Donostiako udalak elkarlanean darabilten CIVITAS proiektuaren baitan kokatuta dago, non Europako beste hiriekin batera parte hartzen duten.

Irakurri