Adineko pertsonak garraio publikoan laguntzeko europar proiektu berrian parte hartuko du Dbusek
Dbus, Tecnaliarekin batera, parte hartzen dihardu adineko pertsonak lagundu nahi dituen ASSISTANT proiektuan, garraio publikoaren erabileran adineko pertsonak ibilbide osoan zehar lagunduko dituen aplikazioaren bidez.
Joan den ekainean abiatutako ASSISTANT egitasmoaren helburua adineko pertsonen hiri barneko mugikortasuna erraztea da, pertsona helduen autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko. Horretarako, tresna bat garatuko da ibilbide osoa planifikatzeko; jatorrizko puntutik heldulekuraino.
Proiekuan europako bost herrialdek parte hartzen dute aktiboki eta Europar Batzordearen laguntza du Ambient Assisted Living (AAL) programaren bidez, europako pertsona adinduen bizitza baldintzak hobetzeko, eta 2017rako amaitzea espero da.
Aplikazioa telefono adimenduen bidez funtzionatuko du, GPS bidez, eta erabiltzailearen mugimenduei aurre hartuko die laguntza eskaintzeko ibilibide osoan zehar; zein autobus hartu behar den esanez, dagokion autobusaren etorreraz informatuz eta azken geltokia zein den adieraziz. Sistemak ere transbordoez informatuko du.
Aplikazioak oharrak bidaltzeko sistema izango, bidaiaria ibilbidetik aldentzen den kasuetarako, eta jatorrizko ibilbidera itzultzeko modurik egokiena zein den adieraziko dio. Aukera guzti hauek erabiltzaileari ahalbideratuko dio ibilbide osoa egitea erabateko segurtasunez, adineko pertsonek izan ditzaketen oztopo nagusiak ahal den neurrian saihestuz.
Tresna erabiltzaileen laguntzarekin diseinatuko da suertatu daitezkeen benetazko arazoei ahalik eta erantzunik errealena eman ahal izateko. Donostian, 55 urtetik gorako erabitzaileek izango dute hasierako proiektuan parte hartzeko aukera.