Berriak

Apirilaren 25ean, asteazkena , Gerardo Lertxundiren hitzaldia

Apirilaren 25ean,, Gerardo Lertxundik – DBUSesko Zuzendari Kudeatzailea – “Donostiako Tranbia Konpainia, atzo, gaur eta bihar” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako azkena izango da.

Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoan
Ordua: 19:30

JENDE GUZTIARENTZAT IREKIA

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Hitzaldian, DTKren historia azalduko da 1886tik gaur egun arteko irudiak erabilita. Ondoren, urteetan zehar eskainitako zerbitzuak errepasatu egingo dira, ibilgailu mota ezberdinen bilakaera aztertuz, gaur egungo autobus zerbitzuen azterketarekin jarraituz eta DBUSen etorkizunarekin bukatuz.

Hitzaldia hiritar guztientzat irekia da eta Kutxaren Arrasate kaleko aretoan izango da, 19:30etan.

 

 • Apirilak 25 – Gerardo Lertxundi
“Donostiako Tranbia Konpainia, atzo, gaur eta bihar”

Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoan
Ordua: 19:30

 

Orain arte ospaturiko hitzaldiak, Juanjo Olaizola, Javier Maria Sada eta Jose Manuel Etxanizen eskutik izan dira.

Hitzaldi guztiak grabatuak izaten ari dira eta bideoak www.dbus.es web orrian daude eskuragai.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNAC 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.