Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ALDE ZAHARRA eta ERDIALDEko bizilagunentzat
DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko otsailaren 15-16ean izango da. Oraingo honetan, Alde Zaharra eta Erdialdeko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.
Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)
Loiola-Martutene bizilagunen bisitaren bideoa ikusi (Diario Vasco-ren bideoa)
Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak oso onak izan dira.
Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:
• HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
• INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
• AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
• AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
• IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran
Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.